Oporretan euskaraz 2021: informazioa

Nolako udalekuak izango dira?

Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburua da haurrei aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea. Egitarau zoragarria prestatzen ari da udalekuaz arduratzen den Urtxintxa taldea.

Izena ematean nahitaezkoa izango da Donostiako Udalak maiatzaren 11n onartutako "Oporretan Euskaraz 2021 - Arauak" onartzea.

 

Parte-hartzaileak

2016 – 2010 bitartean jaiotako haurrak (biak barne)


Udalekuaren data

Uztailaren 5etik 30era


Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30
  • Zaintza zerbitzua eskainiko da: 08:30etatik 9:00etara

 

Ikastetxeak

Udalak ezin izan ditu auzo guztietako eskola publikoak erabili  udalekuak antolatzeko.  Auzoak erabakitzerako garaian, hainbat irizpide kontuan hartu dira: auzoaren biztanle kopurua, euskaldunen portzentajea, euskara sustatzeko helburua duen beste udalekuren bat antolatzen ote den auzoan eta abar. Horren ondorioz, ondorengo  8 jasotze-puntu edo ikastetxe publiko erabiliko dira.

Toki bakar bat aukeratu behar da izena ematean.

 

AUZOA

IKASTETXEA

Alde Zaharra
Orixe (Urgull,)
Altza
Harri Berri-Oleta  (Kasares pasealekua 155)
Amara Berri
Katalin Erauso (J.M.Salaberria 14)
Antigua
Jakintza (Heriz pasealekua 109)
Gros-Ategorrieta
Zuhaizti-Ategorrieta (Atarizar kalea 22)

   Martutene

     Arantzazuko ama (Martutene pasealekua 48)

Loiola-Loiolako Erribera
Ikasbide (Pablo Gorosabel 1)
Intxaurrondo
Intxaurrondo Hegoa (Baratzategi 19)

 

Kuotak

 

 

OPORRETAN EUSKARAZ 2021

Arrunta

Familia ugaria

Familia ugari berezia

Guraso bakarreko familia

Gizarte laguntzadun familia

164,06 €

123,04 €

82,03 €

123,04 €

16,40 €

 Oharrak

  • Familia ugariko kideek Eusko Jaurlaritzak emandako familia ugariaren txartela aurkeztuko dute. Txartela aurkezteko hiru modu: Udaleko Euskara Zerbitzuko bulegoan; Fax bidez: 943 483 765; edo e-mailez: udala_euskara@donostia.eus.
  • Guraso bakarreko familiak ondokoak kontsideratuko dira: guraso bakar batek (Familia liburuan guraso bakar bat agertzen denean edo gurasoa alarguna denean soilik) eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familia unitatea, baldin eta bere 2019ko soldata lanbide arteko soldata 2,5 aldiz baino txikiagoa izan bada (10.302,6 x 2,5 = 25.756,5 €)
    Egoerak kobraketa egunaren aurretik ez badira egiaztatu, kuota osoa ordainaraziko zaie familiei.
  • Gizarte-laguntza jasotzen duten familietako haurrek. Egoera hau Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egiaztatuko da.

 

Izen ematea egiteko eta urrats guztien jarraipena egiteko (izen ematea ondo dagoela ikusteko, zozketaren emaitza, egokitu zaion/zaien taldea):

  • INTERNET BIDEZ. Izen ematean jarri den NAN zenbakiarekin begiratu ahal izango da, eta soil-soilik NAN horri lotutako datuak ikusi ahal izango dira.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan: Konstituzio plaza, 2 behea). Ordutegia: 9:00 – 14:00. Inprimakia bete behar da.

 

Data garrantzitsu batzuk:

  • Maiatzaren 13tik 19ra: izen emateko epea
  • Maiatzaren 31n: zozketa
  • Maiatzaren 31etik aurrera: epez kanpoko izen emateak libre geratzen diren plazak bete arte edo bajak badaude.
  • Ekainaren 7an kobratuko da izen emate kuota, bakoitzak adierazitako kontu korrontean.
  • Ekainaren 11n taldeak osatuko dira, eta zozketaren emaitza kontsultatu den modu berean ikusi ahal izango dute familiek.
  • Ekainaren amaieran, Udaleko Euskara Zerbitzuak onartutako haur bakoitzari jakinaraziko dio Udalekuari buruzko informazioa.


Bi modu izena emateko:
Aukera egin aurretik, arretaz irakurri izena emateko modu bakoitzaren azalpena. Kontuan izan haur bakoitzak modu bakar batean egin dezakeela eskaera.

  • Banakako izen-ematea: haur bakoitzak izen-emate orri bat beteko du, eta zozketan parte hartzeko zenbaki bat izango du.
  • Taldekako izen-ematea: gehienez hiru lagun edo senide izan daitezke. Aukera hau erabiliz gero, elkarrekin izena emandako guztiak zenbaki bakar batekin sartuko dira zozketan. Beraz, bi aukera bakarrik daude: horietako denek lekua lortzea edo, bestela, denak kanpoan geratzea. Talde hau osatzen dutenak adin ezberdinekoak izan daitezke.

 

Zozketari buruz:

Dagoen aurrekontuak eta izen emateak ahalbidetzen duen talde kopurua osatuko da, eta zozketa publiko bidez eskainiko dira plazak.
Zozketa maiatzaren 31n egingo da. Aurrerago jakinaraziko da ordua eta lekua.

Emaitzak maiatzaren 31n, arratsaldean, argitaratuko dira. Izen ematean emandako NAN zenbakia erabiliz ikusi ahal izango da izen emate horri dagokion emaitza hemen, edo telefonoz deituta.

 

Plaza libreak eta epez kanpoko izen emateak

Zozketa ondoren baja batzuk egon ohi direnez, sortu diren leku libreak ikusgai egongo dira www.donostiaeuskaraz.eus web gunean, eta epez kanpo izen emateko aukera egongo da ohiko bideetatik: inprimakia beteta eta bulegora ekarrita, emailez bidalita (udala_euskara@donostia.eus). Eta internetez hemen.

Matrikula ordaindu ondoren ez da dirurik itzuliko, baldin eta udalekuan esku hartzeko ezinbesteko ezintasuna idatziz eta modu frogagarrian adierazten ez bada.

Itzuli