Nolako udalekuak izango dira?
Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburua da haurrei aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea. Egitarau zoragarria prestatzen ari da udalekuaz arduratzen den Urtxintxa taldea.
Izena ematean nahitaezkoa izango da Donostiako Udalak apirilaren 12an onartutako "Oporretan Euskaraz 2022 - Oinarriak eta Funtzionamendu arauak" onartzea.
Parte-hartzaileak
2017 – 2011 urte bitartean jaiotako haurrak (biak barne)
Udalekuaren data
Uztailaren 4tik 29ra
Ordutegia:
Jasotze-puntuak
Eskola publikoak izango dira haurrak jasotzeko lekuak. Auzoak erabakitzerako garaian, hainbat irizpide kontuan hartu dira: auzoaren biztanle kopurua, euskaldunen portzentajea, euskara sustatzeko helburua duen beste udalekuren bat antolatzen ote den auzoan eta abar. Horren ondorioz, ondorengo 8 jasotze-puntu edo ikastetxe publiko erabiliko dira.
Toki bakar bat aukeratu behar da izena ematean.
AUZOA |
IKASTETXEA |
Parte Zaharra
|
Orixe (Urgull,)
|
Altza
|
Altza Herri ikastetxea (Txapinene kalea 21)
|
Amara Berri
|
Amara Berri-Salaberria (J.M.Salaberria 14)
|
Antigua
|
Jakintza (Heriz pasealekua 109)
|
Gros-Ategorrieta
|
Zuhaizti-Ategorrieta (Atarizar kalea 22)
|
Aiete |
Aiete ikastetxea (Arostegi kalea 1) |
Loiola-Loiolako Erriberak
|
Ikasbide (Pablo Gorosabel 1)
|
Intxaurrondo
|
Intxaurrondo Hegoa (Baratzategi 19)
|
Kuotak
OPORRETAN EUSKARAZ 2022 |
Arrunta |
Familia ugaria |
Familia ugari berezia |
Guraso bakarreko familia |
Gizarte laguntzadun familia |
164,06 € |
123,04 € |
82,03 € |
123,04 € |
16,40 € |
Oharrak
Izen ematea egiteko eta urrats guztien jarraipena egiteko (izen ematea ondo dagoela ikusteko, zozketaren emaitza, egokitu zaion/zaien taldea):
Data garrantzitsu batzuk:
Bi modu izena emateko:
Aukera egin aurretik, arretaz irakurri izena emateko modu bakoitzaren azalpena. Kontuan izan haur bakoitzak modu bakar batean egin dezakeela eskaera.
Zozketari buruz:
Dagoen aurrekontuak eta izen emateak ahalbidetzen duen talde kopurua osatuko da, eta zozketa publiko bidez eskainiko dira plazak.
Zozketa maiatzaren 23an egingo da. Aurrerago jakinaraziko da ordua eta lekua.
Emaitzak maiatzaren 23an, arratsaldean, argitaratuko dira. Izen ematean emandako NAN zenbakia erabiliz ikusi ahal izango da izen emate horri dagokion emaitza hemen, edo telefonoz deituta.
Plaza libreak eta epez kanpoko izen emateak
Zozketa ondoren baja batzuk egon ohi direnez, sortu diren leku libreak ikusgai egongo dira www.donostiaeuskaraz.eus web gunean, eta epez kanpo izen emateko aukera egongo da ohiko bideetatik: inprimakia beteta eta bulegora ekarrita, emailez bidalita (udala_euskara@donostia.eus). Eta internetez hemen.
Matrikula ordaindu ondoren ez da dirurik itzuliko, baldin eta udalekuan esku hartzeko ezinbesteko ezintasuna idatziz eta modu frogagarrian adierazten ez bada.