2017-2018 ikasturteko diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epeak:
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: 2018ko otsailaren 1etik 28ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.
Eskabideak aurkezteko lekuak:
  • Internet bidez edo papereko Eskabidean
  • Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
  • UdalInfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
  • UdalInfo: Altza, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Morlanseko bulegoa, 9:00-14:00

Gehiago irakurri

Euskararen erabilera sustatzeko Hizkuntza Proiektu Integrala aurkeztuko dute Martutenen

2018 / 02

Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolak auzoan euskararen erabilera sustatzeko Hizkuntza Proiektu Integrala jarri nahi du abian. Izan ere, otsailaren 27an, 19:00etan, Martuteneko gaztelekuan aurkeztuko dute ekimena. Proiektuaren helburua da euskararen erabilera areagotzea auzoan, ezagutzak gora egin duen bitartean, erabilerak, berriz, behera.

Gehiago irakurri

Izarrak Plazara ekimenean parte hartzeko epea zabaldu da

2018 / 02

Izarrak Plazara 5-17 urte bitartekoei zuzendutako ekimena da, artistak bilatzeko ekimena, hau da, musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea edo zirku ikuskizunak eskaintzea gogoko dutenek hementxe dute aukera. Ekimen honen helburu nagusia gazteen sormen artistikoa sustatzea da eta, aldi berean, elkarrekin euskaraz ongi pasatzea. Izen-ematea otsailaren 15etik martxoaren 17a bitartean zabalik egongo da, biak barne.

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak 47255 € bideratuko ditu euskaltegietara euskalduntze-alfabetzatze lana laguntzeko

2018 / 02

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 47255 euro bideratuko ditu hiriko euskaltegietara euskalduntze-alfabetatze alorrean egiten dituzten egitasmoak laguntzeko asmoz. 2018-2019 ikasturtean egingo dituzten jarduerak diruz laguntzeko erabiliko da diru kopuru hau.

Gehiago irakurri

Poltsiko Antzerkia Jaialdiko emanaldiak hasiko dira

2018 / 02

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Aurten Zaharrak Berri (Astolasterrak) ikuskizunarekin hasiko da jaialdia otsailaren 15ean Aitona-Amonen Etxean eta Irri Par Txou bakarrizketekin egun berean Garain.

Gehiago irakurri

Euskaragidan harpidetza egin dutenen arteko bigarren zozketa burutu da

2018 / 02

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultura eta aisialdirako produktuen gida argitaratu zuen eta, harpidetzak saritzeko, hilero hainbat zozketa burutzen ari da. Zozketaren irabazleak bi harpidedun izango dira eta bakoitzak 50 euroko bonoa jasoko du ekimenean partzen duten liburu-dendetan trukatzeko.

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak gurasoak animatzen ditu seme-alaben matrikulazioa D ereduan egitera

2018 / 01

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, eskolen matrikulazio-epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra zabalik egongo dela aprobetxatuz, gurasoak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan matrikulatzera. Izan ere, euskara jakiteak garrantzi handia dauka eta Euskara Zerbitzuak erabaki honen aurrean etorkizunera begiratzea gomendatzen du.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri