Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-Eskolako ikasleekin lehen elkarlanean, eta Commedia dell’Arte delakoaren giroa gogoraraziz, Pierrot espazioan dagoen leku batek biziki erakarritako pertsonaia bat izango da. Badirudi ez dela inoiz hara iritsiko, baina berak bakarrik ikus ditzake hara heltzea eragozten duten oztopoak. Jokoaren, dantzaren, pantomimaren eta hainbat
musikagileren musika alai eta biziaren bitartez (besteak beste, Xostakovitx, Saint-Saëns eta Debussy), Pierrotek bere jomugara iristeko modua aurkituko du, eta han konturatuko da dibertigarriena… bidea izan dela. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko instrumentista talde batek joko du musika.