Aktoreak: Kandido Uranga, Ramon Agirre eta Jose Ramon Soroiz.
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondoriak.
Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak