Oharra: Korrika laguntzaileek %20ko deskontua izango dute sarrerak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erostean.
Zuzendari artistikoa: Mireia Gabilondo
Musikariak: Mikel Urdangarin, Audience, Miren Narbaiza (MICE), Ines Osinaga, Dana, Xendarineko Ahizpak...
Idazleak: Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano
Ekoizpena: Loraldia
Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. Ikuskari honek Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du. Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle bilduko ditugu Victoria Eugeniako taulan. Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria.
Antolatzailea: Korrika kulturala