Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Mikel Begoña (Sopela, 1964) gidolariaren eta Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilariaren lana aztertuko dugu.
Mikel Begoña komiki gidoilaria eta komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez. 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarrarekin lankidetzan aritu zen. 2007an argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa eta 2015ean bigarrena: Ötzi.
Adur Larrea, komikigilea, Arte Ederrak ikasi zituen Leioako unibertsitatean. Ilustrazio lanak egin ditu prentsa eta liburugintzarako, eta bideo animazio eta grafismo lanetan aritzen da. Hainbat aldizkaritan egin du lan, eta baita Berria egunkarian ere. 2018an Nabarralderen enkarguz eta Miren Mindegiaren gidoiaz Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak komikia sortu zuen.
2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Mikel Begoñak eta Adur Larreak The last shot komiki saila hasi zuten, eta 2017an Bertsolari aldizkariak album moduan argitaratu zuen osorik Arditutakoak izenburupean. Bertan, Ameriketako euskal artzainen inguruko komiki-istorioa azaltzen da.