Booktegi kalitatezko euskarazko liburuak dohainik eskaintzen diren plataforma digitala da. Plataforma honen leloa ‘Guztion liburuak, guztiontzat’ da. Webgunea sei hilabete ireki ondoren, Booktegik 6.000 bisitari baino gehiago jaso ditu, eta, batez beste, irakurle bakoitzak liburu bat deskargatu du. Orain Booktegik bere burua jendaurrean aurkeztu nahi du. Horretarako, hainbat egile bilduko dira zenbait lan irakurri, errezitatu edo, kasu batean, inprobisatzeko ere.
Partaideak: Ane Labaka eta Uxue Alberdi (bertsolaritza); Gonzalo Etxague (fikzioa); Antonio Casado da Rocha (poesia), Mikel Martinez eta Patxo Telleria (antzerkia); Gari Berasaluze (iritzi artikuluak); Harkaitz Cano (fikzioa). Moderatzailea: Leire Palacios.
Koldo Mitxelena Kulturenea