Aurten Dantzaldi Ibiltariaren lehen eskola formala urriaren 19an izango dugu. Oporraldia luzeegia iruditu zaigu elkarrekin dantzan hasteko, udako oporraldiko kontuak kontatzeko, basoerdi bat hartu eta berriketan egiteko... eta horregatik, Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoa, urriaren 7an luxuxko ongietorria emango diogu ikasturte barriari: Aiko taldearekin zuzenean erromeria!! Eguerdiko 12:00tan. Eta bazkalondoan, arratsaldean, Alkizara goaz!!
Sekulan gurekin ez bazara aritu, zatoz lasai gure arteko giroa ezagutzera, dantzazaleak gara, eta astero elkarrekin musikaz dantzan gozatzeko elkartzen gara, eta tartean noski, hainbat kontu ikasteko. Eta gogoratu urrian eskolak doan direla ezagutu gaitzazun izena eman aurretik. Animatu!
Gonbidapenak: Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan egongo dira eskuragarri urriaren 7an bertan 11:30etik aurrera. Gehienez sei sarrera hartu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.