0 - 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du.
Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da..
Liburu Baby Kluba jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultur ezberdinak sustatzen ditu
Hizkuntza: hirueleduna (euskara, gaztelania, ingelesa).
Haur Liburutegia.
Antolatzaileak: Mestiza, Donostia Kultura
Literatur solasaldia euskaraz Jon Miranderen Haur besoetakoa liburuaren inguruan.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Gorri, urdin, hori eta beltz koloreekin jolastuko dugu. Amaitzerakoan, Piet Mondrian estiloko artelan kolektibo bat osatu dugula konturatuko gara.
1-4 urtekoentzat, heldu baten laguntzarekin