Eriz Magoaren saioa.
Adina: + 4 urte.
Areto Nagusia.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
2017an bIDEhUTSek hamargarren urtemuga du. Horren aitzakian disko berezi bat kaleratuko du abenduaren hasieran. Beraien arteko errepertorioari begiratu eta kantu bat aukeratu ondoren beronen bertsioa eginez osatu dute.
Intxaurrondoko hitzordua, Mirailak izeneko diskoaren zuzeneko aurkezpen bakarra izango da eta honela urtemugari amaiera emango diote. Bertan izango dira Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta Inoren Ero Ni.
Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira. Abenturak Hirugarren Gerra Karlistan girotuta daude.
Harkaitz Canok idatzi eta Juan Antonio Urbeltz eta Ander Lipusek zuzentzen dute antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan hau.
OHARRA: Abenduaren 16an, ikuskizuna hasi aurretik, eta artisten ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Ander Lipus, Juan Antonio Urbeltz, Mikel Urbeltz, Iñaki Arregi eta Itziar Otamendik, aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei, antzokiko Club Aretoan.
Adina: 5-11 (+ familia)
Dinamizatzailea: Kukuzu
Intxaurrondo K.E. Haurtxokoa 17:00
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Adituen iritziz, mugikorrenganako menpekotasuna, XXI. mendeko gaixotasuna dugu. Baina kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten. NOMOFOBIKAk euren bizipenak aurkeztuko dituzte, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.
La Farándulan
Eginzaleak! 2017
TEKNOLOGIA ETA FABRIKAZIO DIGITALAREN 5. ASTEA
Robotak etorkizuna direla diote eta mundu honetan jolas gisa murgiltzen hasteko edozein momentu da ona, zuk zeuk zeure eskuekin pieza birziklatuez osatutako robot bat egitea oso erraza izan daitekeela erakutsiz.
Lantegian bi robot ezberdin sortuko ditugu berrerabilitako materialarekin.
Lantegi honekin talde lana, birziklapena eta sormena landuko ditugu, familia guztia bat eginez. Zeurea sortzera animatzen al zara?
Tabakaleran
6-12 urte
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Museoan dagoen hainbat altxor ikusi eta aztertuko ditugu gure bost zentzumenak erabiliz. Gero sorkuntza tailerra egingo dugu.
Jarduera honetarako beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Haurren adina: 5-8 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Antiguo Berri zinemak
Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da…
Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.
Principe zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.