Autodefentsa Feministaren gakoetan sakonduko dugu, besteak beste, ondorengo gaitasunak landuz: babestekoa, indartsu sentitzearena, defendatzeko gai izatearena, adieraztekoa, autoestimua eta gainerako emakumeekin aliantzak egin eta ahizpatekotasuna izanik oinarri.
Formatzailea: Naroa Argoitia
Donostiako Emakumeen Etxea
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Haurrak: 6 eta 12 urte bitartekoak.
Izen-ematea: Casares K.E., otsailaren 1etik aurrera.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Itxaso Piquer eta Gaztelumendi anaiak izango dira Ilunki elkartearen inauterietako bertso saioan.
Ilunki Elkartea (Amara Berri)
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Trueba
Maya erle txiki bihurri, baina bihotz onekoa da. Willi erlamandoa, Flip matxinsaltoa, Puck eulia, Kurt kakalardoa, Alejandro arratoia.. eta beste hainbat ditu lagun erle txiki honek.
Antiguo Berri zinemak