Guernica artelanaren eta J.R. Amondarainen obren forma ezberdinekin jolasteko sormen tailerra, Espazioaren barrea erakusketaren harira.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa
dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.
James Joyce-ren Dubliners ipuin laburren bilduman, batik bat, The dead azken ipuinean, oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.
Informazio gehiago: Ados Teatroa
Cyrano de Bergerac obra klasikoaren jatorrizko funtsa mantenduz, Japoniako geisha eta samuraien garaira maisuki eramana dagoen moldaketa laburbildua. Cyrano, Roxana, Christian eta De Guiche pertsonaiak, hemengo eta Bidasoa mugaz beste aldeko aktoreek antzezten dute. Bertan, maitasun eta borroka eszena artean, emakume zein gizonezko eradaltzen diren sekuentzia ezberdinetan zehar non maitasuna, zeloak, mespretxua, nahia, adorea eta sentimenduen indarra agertarazten diren.
Adina: +6 urte
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Eneko Holmes, munduko detektiberik ospetsuena, inoiz izan duen kasurik zailenari aurre egin beharrean dago: "musika galduaren kasua". Planeta musikarik gabe geratu da eta bere bila joateko, abentura eta topaketa fantastikoz beteriko bidaia fantastiko bat egin beharko du espazio eta denboran zehar.
Oharra: sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
EEUU. Zuzendaria: Carlos Saldanha
Blue eta Jewel-ek askatasuna bilatzeko bidaia hasiko dute lagun bitxi batzuen laguntzaz
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Río (2011)
Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako. Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu.
Kutxa Ekogunea
Animalien mozorro festa bat egingo dugu, mozorroak guk geuk egin ondoren: formatu industrialeko paperezko zakuak hartu eta apaindu egingo ditugu, tenpera kolore biziekin eta koloretako kartoi mehe ebakidurekin, animalia formak sortzeko. Azeriak, otsoak, ardiak, txerriak, oilaskoak eta gainerako animaliek uztaren jaiaren espiritua irudikatuko dute.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egia bihurtzeko bidean, Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura zoragarriak biziko dituzte Paris hiriburu magikoan.
Aiete Kultur Etxea
Ez da lan makala familian proiektuak egitea. Haurrengan fokua jarri eta haurren interesetatik abitatuz, familia osoak elkarrekin zerbait sortzea lan zaila izan daiteke, batez ere denbora edo leku egokirik ez dugunean. Erronka honi heldu asmoz ekingo diogu Do It in Familyren laugarren edizioari.
Maya erle txiki bihurri, baina bihotz onekoa da. Willi erlamandoa, Flip matxinsaltoa, Puck eulia, Kurt kakalardoa, Alejandro arratoia.. eta beste hainbat ditu lagun erle txiki honek.
Antiguo Berri zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina