Edizio honetan, gai nagusia Tabua izango da. Giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak dira tabuak; jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira. Nor da sentiberago besteen aurrean agerian gelditu eta haien kritikak jasotzeko? Bidezkoa al da tabua haustea eztabaida intelektualean, artean, kulturan edo umorean? Antzerkiak laguntzen al du poetika eta estetikaren kontzepzio askotarikoak garatu daitezen eta batera existi daitezen? Tabuek betetzen al dute beren funtzioa defentsa-mekanismo gisa? Defendatu, baina, zeren aurrean?
Gaurko gizartean tabu asko erortzen joan dira, baina, dena den, politikoki zuzen jokatzeko egungo kultura honek ez al ditu beste tabu batzuk ezarri? Non hasten da tabuaren tirania eta non bukatzen da adierazpen-askatasuna? Tabu bat hausteko, tabuaz hitz egin behar da?
Informazio gehiago: dFERIA
Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Marterako misio tripulatu batean, ekaitz izugarri baten ondoren, Mark Watney astronauta hiltzat jo du tripulazioak, hura bertan behera utzi eta Lurrerantz jo du. Watney, ordea, bizirik dago planeta gorri zail horretan, bakarrik eta harrapaturik. Hornigai gutxi du eta, bizirauteko, senaz eta adimenaz baliatu beharko du Lurrekoei dagoela jakinarazteko.
Iraultza diskoko abestiak zuzenean entzuteko aukera.
Hamaika urte inguru zeramatzan Asier Beramendik talde irudikatu batentzat abestiak irudikatzen.
Gotemburgon, Suedian, 2013 urtean lehen lana grabatu ondoren, Donostira etorri eta Julen Idigorasen laguntzarekin (bateria eta bigarren ahotsak, Skakeitan) Eraul taldea osatu zuen: Borja Anton (gitarra elektrikoa eta biolina, Skakeitan ); Maria Bustos (txeloa), Garazi Esnaola (pianoa, hammonda eta bigarren ahotsak, 3gabe2, Margot) eta Julen Barandiaran (baxua, Burun Danga, Izaro, Skifire).
Americana, folk, eta popetik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, kontraesanez blai heldutasunaren atzetik ihesi. Jatorrizko sei taldekideen azken kontzertua izango da.
Kutxa Kultur plaza
Gari (Legazpi 1963, jaiotzez Iñaki Igon Garitaonandia), bilbotarra jaiotzez eta Gipuzkoan hezitakoa, 80ko hamarkadatik jardunean dabilen musikaria, Hertzainak taldean izan zen eta, egun, bere azken diskoa aurkezten du bere bandarekin Maldanbera, gauza txikien handitasuna aldarrikatzen duena, hurbilena eta kutunena, begietara elkarri begiratzeko garrantzia.
Dabadaba
Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak.Kitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze/ 1993 Bilbo), Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan. Bere tinbre bereziarekin, euskal kantu berriaren sortzaile nagusienetakoa izan zen. Hit Paraden lehen postuan egon zen ere maiz Estitxu. 25 urte betetzen direlarik zendu zela, senide eta adiskideek omenaldia eskaintzen diote dokumental horretan, hainbat lekukotasun zoragarriren bitartez.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU: 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
TXIRRINTXON: 6-9 urte bitarteko haurrentzat.