Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Haur eta gazteei eragiten dieten egoeretarako hizkuntza-praktika ekologikoak identifikatu eta abiatzeko asmoz, KUTXA EKOGUNEA eta EMUN Aholkularitzaren artean ikastaro hau sortu dute. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu. Horretarako, gurasook, irakasleok eta hezitzaileok izan ditzakegun esku-hartze eraginkorrak identifikatuko ditugu.
Kutxa Ekogunea
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU: 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
TXIRRINTXON: 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Elodie Baffalio (pianoa) eta Maika Etxekopar (ahotsa) bikotea.
Elodie Baffalio eta Maika Etxekopar aspaldiko adiskideak dira, eta sorkuntza honen bidez haien ibilbide artistikoak gurutzatzea erabaki dute. Bien arteko hurbiltasunak gai intimoetan sartzera eraman ditu, egunerokoan axolatu ahal izan dituzten gaiak artearen bidez landuz, adieraziz. Hortik sortu da HARIAN, kantua, olerkia, pianoa uztartzen eta taularatzen dituen pieza.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak