2004an jaio zen Mugaldekoak taldea, Edu Zelaietak Susa argitaletxearekin argitaratutako poema-liburu batetik salto eginda. Geroztik, betiere literatura eta musika uztartuta, hiru disko eman dituzte argitara Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Oraingoan, Galdemoduen trilogia izeneko azken lana aurkeztera hurbilduko dira Lugaritz Kultur Etxera: pop-rock, folk, blues eta country kutsuko doinuak entzun ahalko dira, kantu, poema edota kantupoemen gisako formatuetan.
Horretarako, Edu Zelaieta idazleaz gainera, Berako musika harrobitik ateratako bi lagun arituko dira jendaurrean: Beñardo Goietxe (ahotsak eta gitarrak) eta Raul Garcia Etxeberria (koroak, gitarrak, harmonika eta jostailuzko pianoa). Kantuetan zein testuetan umore printzak dastatuko dira, baita bizitzaz (eta heriotzaz) galdetzera gonbidatzen duten hitzak eta akordeak ere.
Pantzart antzerki taldeak Kv?ta Pacovska ilustratzailearen lan plastikoan inspiratuta txotxongiloak aurkezten ditu, David Larrinagaren musikaz eta Juan Kruz Igerabideren poesiaz lagunduz.
Koloreen gaia jorratzen du, kolorezko etxe-eskultura bat sortzen den bitartean.
Adina: 3+
Oharra: gonbidapenak 17:00etatik aurrera banatuko dira.
Nerea Arrienek bere azken eleberriaren (Hirutter) nondik norakoak kontatuko dizkigu.
Egia K. E. Liburutegian
Haurrak: 6 eta 9 urte bitartekoak.
Izen-ematea: Casares K.E., martxoaren 1etik aurrera.
2004an jaio zen Mugaldekoak taldea, Edu Zelaietak Susa argitaletxearekin argitaratutako poema-liburu batetik salto eginda. Geroztik, betiere literatura eta musika uztartuta, hiru disko eman dituzte argitara Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Oraingoan, Galdemoduen trilogia izeneko azken lana aurkeztera hurbilduko dira Lugaritzeko Kultur Etxera: pop-rock, folk, blues eta country kutsuko doinuak entzun ahalko dira, kantu, poema edota kantupoemen gisako formatuetan.
Zer behar printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Gurasoak errege izatea? Soineko erraldoiak eta koroa jantzea? Edota, portaera ezin hobea izatea? Inondik inora. Benetazko printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezin bestekoa da ausarta, zintzoa, askea eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen ere, ipuin saio honen protagonistak. Ezagutu nahi badituzu etor zaitez datorren saiora.
Adin gomendatua: 5 - 11 urte.
Haurtxokoa
Aldatu dira gure aiton-amonen jolasak, txorromorropikotaioketik gaur egungo mugikorreko aplikazioetaraino. Kaleko jolasak, mahai-jokoak, bideo-jokoak… ez dira gure gurasoak jolasten zituzten berak.
Baina gauza batzuk ez dira aldatu: jolasak jolas izaten jarraitzen du, haur eta gazteek jolasten jarraitzen dute eta jolasak heziketa prozesuaren zati garrantzitsu izaten jarraitzen du.
Haurrak: 8-14 urte
Kontsumo arduratsuaren oinarrietako bat ekonomia kolaboratiboa da: Jabetzan oinarritu beharrean, erabileran oinarritzen den kontsumoa. Halako aukerak aurrera eramateko plataforma eta norberak bultza ditzakeen aldaketa guneak ezagutu ahal izango dituzu ikastaro honetan. Nola izan ni eko-ago eta nola bultzatu gure inguruan mugimendua. Partekatze plataforma interesgarriak (kotxea, etxea partekatzea, 2. eskuko merkataritza…), taldeak (elikagai eta energia kontsumokoak), ekitaldiak (trukea, boluntariotza, lasterketak…) produktu berritzailea eta norberak sor ditzakeenak (opariak...) izango dira hizpide.
Kutxa Ekogunea
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.