Jolasgunean, kolore, forma eta bolumenak proiektatzen dituzte bi antzezlek, hasieran bakarrik dagoen zuriaren gainean sentimenezko unibertsoa marrazteko. Irudiak sortzeko eta begiratzeko plazera deskubritzen dute elkarrekin, eta aldi berean, ikusle txikiak bidaiatzera, jolastera, deskubritzera, irudikatzera eta amets egitera gonbidatzen dituzte. Haiekin, dena mugitzen da, dena aldatzen da!
Adina: 1-3 urte
Oharra: Sarrerak dohan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean. 16:30ean, edukiera bete arte.
Juan Ramon Makusoren irakurketa honetan poesia da protagonista, baina musika eta pinturarekin bat eginda: Larrinagaren akuarelak eta Jon Makusoren biolinak poemen ahotsa hedatuko dute.
Makusok hala definitzen du bere poemen muina:
"Zarataren gainetik, hitza. Gizakiaren izatea, hitzan datza".
"Ez dut hitzik esango poesiatik kanpo, poesian gordetzen baita, hitzen doinua, esanahia. Eguneroko hitzak hitz aspertuak dira, gure ezjakintasunaren estaldura".
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
TXIRRINTXON: 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU: 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
XIV. eta XV. mendeetako euskal emakumeei buruz iturri historikoek ematen duten ikuspegia azalduko da. Batetik, zein etapetatik pasatzen ziren jaiotzatik hil arte beren familiaren baitan: dontzeila izatea, ezkontza, senar-emazte harremanak, alarguntza egoera… Bestetik, emakume izateagatik esparru publikoan jarduteko pairatzen zituzten mugak. Baita ere, komunitatean egokitzen zitzaizkien eginkizun eta ardurak. Eta amaitzeko, lan munduan betetzen zituzten funtzioak.
Hizlaria: Janire Castrillo
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.