Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Txoriak sakonago ezagutuko ditugu eta beraintzako txoko bat egingo dugu gure etxeko balkoian ipintzeko.
Kutxa Ekogunea
Adamek, 13 urteko mutiko arraro batek, oso bilaketa ausarta eta epika hasten du aspaldian bere aita desagertuaren misterioaren berri izateko. Laster ohartzen da bere aita Bigfoot ezizenez ospetsua dena dela, duela urte asko basoan ezkutatu zena bere familia eta bere burua babesteko HairCorengatik, korporazio zientifikoa oso ezaguna beren DNA bereziarekin ikerketak egiteko irrikan dagoena. Aita eta semea hasten direnean galdutako denbora berreskuratzen, Adam imajina ezin zitekeen botere bereziak dituela konturatzen da. Dena den, ez dakitena da HairCo beren atzetik dabilela Adamek uzten dituen aztarnei esker.
Antiguo Berri zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira egunero, larunbatetan izan ezik, Urgull mendiko hiru zentroetan.
Ikusi hemen programazioa guneka.
Historiaren Etxea Natur Txokoa LiburutegiaEdo jaitsi Urgull mendiko programazio osoa (pdf)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Erakusketa honek Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren ibilbidea errepasatzen du.Argazkigintzaren historiako ezezagun handietako bat da bera. 82 argazkik osatzen dute erakusketa, hiru ataletan banaturik daude eta erakusketa-aretoko bi solairuak hartzen dituzte.
"Apirileko zerua" planetarioan zuzenean egindako saio bat da. Bertan, hurrengo hilabetean ikusiko diren izarrik eta konstelaziorik nabarmenenak erakutsiko dizkizugu. Ikusgai diren bost planetak zeruan non aurkitu ere esango dizugu.
Eureka! Zientzia museoa