Japonia. Zuzendaria: Yukiyo Teramoto
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Doraemon eta Nobita Holmes, etorkizuneko museo harrigarrian
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, erakustaldiak antolatu ditu museoak Dina-7 Kultur Elkartea-Larraulgo Ekomuseoaren lankidetzan.
ErakustaldiakMuseoko klaustroan lihoa era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak jarriko dira, 40tik gora, eta horiek baliatuta, liho oihala sortzeko prozesu osoa jendaurrean egingo dute, hasieratik bukaerara.
4an eta 5ean, 17:00
7an eta 8an, 11:00
Erakustaldien hitzorduetatik kanpo, Dina-7 Kultur Elkarteko kideren bat egongo da erakustaldia egiteko piezak dauden lekuan bisitarien zalantzak argitzeko, ordutegi honetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Oharra: museorako sarrerarekin ikusi ahal izango dira erakustaldiak
Jarduera gehiagoIkusi programazio honekin lotutako haurrentzako tailerrak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, artista tailerrak antolatu ditu.
Koldobika Jauregirekin artista tailerraLihoa ehuteko behar diren tresna tradizionalak baliatuta, prozesuaren zati bat gertutik ezagutuko dute bertaratutakoek. Gainera, Koldobika Jauregiren laguntzaz, lehen egunean liho olioarekin oleo koloreak egingo dituzte, eta, bigarrenean, horiekin mihisean margotuko dute.
Publiko ororentzako tailerra.
Tailerra klaustroan izango da, eta museorako sarrerarekin parte hartu ahal izango da.
Jarduera gehiagoIkusi programazio honekin lotutako erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak.
Urtaroekin lotura handia duten animaliak dira muskerrak. Udazkenean, azala aldatzen dute, zuhaitzek hostoak aldatzen dituzten bezala. Udaberrian, aldiz, eguzki izpiak aprobetxatzen dituzte haien gorputz tenperatura orekatzeko, horregatik ikusi ohi ditugu askotan eguzkia hartzen. Tailer honetan animalia hauen sekretuak ezagutuko ditugu tailer dibertigarri bat eginaz.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Bisita gidatua Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara eta Gabriela Cendoya Bergareche Collectioneko argazki-liburu batzuk gertutik ikusteko aukera.
Bisita gidatuak:
Bisita gidatu hauek doakoak dira erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar. 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61Gertutik
Argazki-liburuen fenomenoan Gabriela Cendoya Bergarecheren bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Estreinaldiko diskoa amaitu ondoren, Oso Fan taldeak bere sortzailearen ispirituari eutsi dio, Giorgio Bassmatti, eta Kutxa Kulturren erabateko estreinaldia eskainiko du: hamar abesti berri baino gehiago, Kutxa Kulturreko beren egoitzan eginak. Gehieneko berritasuna izateko, egileak konpainia berria izango du: bateria eta txelista berri batzuek osatuko dute taldea eta aurkeztuko dute euskaraz beren lan berria folkarekin eta pop anglosaxoiarekin lotura duenak.
Kutxa Kultur kluba
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira egunero, larunbatetan izan ezik, Urgull mendiko hiru zentroetan.
Ikusi hemen programazioa guneka.
Historiaren Etxea Natur Txokoa LiburutegiaEdo jaitsi Urgull mendiko programazio osoa (pdf)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.