Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2017: azaroak 25.
2018: urtarrilak 27; otsailak 10; martxoak 10; apirilak 14.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko, mezua bidali haurraren izena, jaiotze urtea eta helduaren izena adieraziz haurliburutegia@donostia.eus helbidera.
Haur batek minbizia du eta tratamenduak irauten duen bitartean ospitalean egon beharko du. Aitaren beldurra eta obsesioa, bere alaba sendatzearekin batera, haurtzaroa ez galtzearena da. Bertan egon behar duen denboran entretenitua egotea nahi izango du. Horretarako edozer gauza egiteko gai izango da, ipuin kontalari bihurtu, hainbat istorioren protagonista, antzerkilari, bufoi, mago, sendagilearen laguntzaile edota herioaren aurkaria.
Adina: Familia osoarentzat
Info gehiago: Markeliñe
Areto nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
Gonbidapenak egun berean banatuko dira 17:00etatik aurrera.
Adin tartea. Guztientzako.
Oharra: Gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etatik aurrera.
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Bisita gidatua Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara eta Gabriela Cendoya Bergareche Collectioneko argazki-liburu batzuk gertutik ikusteko aukera.
Bisita gidatuak:
Bisita gidatu hauek doakoak dira erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar. 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61Gertutik
Argazki-liburuen fenomenoan Gabriela Cendoya Bergarecheren bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Tomaxen urtebetetzea da eta denak gonbidatuta zaudete bere festara, bereziki Muxugorri. Zuekin batera sorpresa izugarria emango diogu. Eta gero dibertituko gara: kantatuko dugu, dantzatu, magia egongo da eta jokuak.
Guraso eta aiton amonek ere primeran pasako dute!
Edad: +3 años.
Nota: Entradas gratuitas el mismo día en el Centro Cultural, a partir de las 16:30, hasta completar el aforo.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
2015. bakarkaeta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren ondoren, Mikel
Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak “Margolaria” deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan. Hamar kantu hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko. Lan berri honek, bukatzeko, gizakume arruntaren bizitza libre eta ederra kantatu nahi du, zintzotasunez, ilunpetan darabilen arrastoari argia ekarriz.
FNAC Donostia
Aktoreak: Kandido Uranga, Ramon Agirre eta Jose Ramon Soroiz.
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondoriak.
Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Tailerrean lurrezko, buztinezko eta hazizko bolak prestatuko dira eta, horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Helduentzako Kutxa Ekoguneko bisita gidatu orokor honetan parkearen gune eta edukiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneak bere ekintza-eremua zabaltzen du eta haurrentzako tailerrak emango ditu ingurumen-kontzientziaziorako Garbera merkataritza-zentroko erdiko plazan. Lehenengo zuhaitz bat marraztuko dugu eta jarraian, udaberriko basoan aurki daitezkeen elementuez beteko dugu.
Garbera merkatal zentroa