Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Ipuin antzeztua.
Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da. Haritz baten baitan mamitzen dira istorioak. Haritz honek, ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak, Ibai Esoain Arrutik, hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko zaizkio.
Adina: 5+
Oharra: gonbidapenak 17:00etatik aurrera banatuko dira.
Esperimentuen bitartez printzipio zientifiko batzuk ezagutuko ditugu.
Adina: 6-12 urte.
Izen-ematea: apirilaren 20tik aurrera.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Ipuin kontaketa
Haurtxokoan, Intxaurrondo K.E. 18:00 euskara (gonbidapenarekin*)
* Oharra: Sarrerak doan banatuko dira egunean bertan Haurtxokoan 16:30etatik aurrera aforoa bete arte (69) .
Adina: 5-11 urte bitarteko haurrentzat
+ Info.: badut.org
Haurtxokoan
Idazleek Arrotza eta ederraren (Susa) poesia irakurketa eskainiko dute.
UNEDen idazle eskolaren XV. Urteurrenaren harira antolatutako jarduera.
Munduan beste inon garatu ez bezalako tradizioa du muralgintzak Ipar Irlandan. Ostiral santuko akordioak sinatu eta hogei urtera, oraindik ere memoria, identitate eta hiritarren kezka politiko, sozial eta kulturalen lekukotza eskaintzen jarraitzen dute pareta margotuek.
Hizlaria: Ivan Santamaria.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Donostian ere Euskaraldia burutuko da hiri osoan eta, nola ez, auzoetan. Hori dela eta, Morlansen ekimenaren aurkezpena apirilaren 20an 19:00etan izango da.
Mintzodromoa
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
Gauzak mugitzen ari dira Euskarazko Wikipedian, eta hurrengo ostiralean, hilak 20, 17:30ean Euskal Wikilariok Udaberriko Topaketa & Tailerrean elkartuko gara: hiruhileko honetan Donostian egingo dugu (tokiz aldatzen joango gara). Deialdi irekia egingo dugu hala nahi duten wikilari guztiak, EWKEko kideez gain, bertaratu daitezen, patxadaz zerbait ikasi, nork bere ekarpena egin eta beste wikilari batzuekin egoteko.
Komikigunea
0-6 bizi! proiektuaren baitan pedagogia desberdinak ezagutzeko xedearekin antolatutako zikloaren bigarren hitzaldia da honakoa. Bihotz Inguru baso-eskolaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu eta bide batez, natura haurren hazkuntzarako baliabide pedagogiko nagusi bilakatzeak haurrengan dituen onuretan sakonduko dugu.
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.