Bihotz bi, Ramon Saizarbitoria.Erein argitaletxea
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso...
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Bertsolariak: Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Musikariak: Gari Otamendi, Araitz Bizkai.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Bulgaria-Grezia
Zuzendariak: Kristina Grozeva, Petar Valchanov
Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz.
JBA (Jatorrizko Bertsioa Azpitituluak): bulgarieran, azpitituluak euskaraz.
Zurriola Antzerki Taldearen antzezlan berri honetan klown batzuek zahar etxe batean dituzten gorabeheren berri izango dugu.
Europak bere mugak blindatu ditu
Frantzia-Grezia-Turkia. Zuzendaritza: Tony Gatlif. Ekoizpena: Delphine Mantoulet, Francis Boespflug, Stéphane Parthenay, Fenia Cossovitsa, Suzan Guvërte / Princes Production, Pyramide Productions, Blonde, Güverte Films, Auvergne-Rhône Alpes Cinéma, Princes Films. Gidoia: Tony Gatlif. Argazkia: Patrick Ghiringhelli. Muntaketa: Monique Dartonne. Iraupena: 97 min
HIZKUNTZA: frantsesa, ingelesa, grekoa / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Djam Greziako Lesbos uhartean bizi den emakume gazte bat da. Osaba Kakourgosek aginduta (musika rebetikoarekin maitemindutako itsasgizon beteranoa), Istanbulera abiatu da haren itsasontziari falta zaion ordezko pieza baten bila. Istanbulen, Avrilekin egingo du topo. Avril 18 urteko frantziarra da, bakarrik eta dirurik gabe dago, eta errefuxiatuei boluntario gisa laguntzeko asmoz joan da Turkiara. Djam eskuzabala, lotsagabea, igarriezina eta librea da, eta bere zaintzapean hartuko du Avril Mitilenera itzultzeko bidaian. Elkartzeez, musikaz, partekatutako uneez eta itxaropenez betetako bidaia.
Tony Gatlif-en film berria da. Aurretik, honako hauek zuzendu ditu, besteak beste: Latcho Drom (1992), Gadjo dilo (1997), Liberté (2010) eta Geronimo (2014). 2016. urtean, Zinemaldiak haren ibilbidea saritu zuen.
FILM LABURRA DJAM filmarekin batera
Alemania-Hego Korea. Zuzendaritza: Seung-Hyun Chong. Ekoizpena: Hye-Sung Baek, Seung-Hyun Chong. Gidoia: Seung-Hyun Chong. Argazkia: Max von Matthiessen. Musika: Chae-Eun Kim. Muntaketan: Chang-Jae Won. Aktoreak: Chang-Jae Won. Iraupena: 18 min
HIZKUNTZA: koreera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Euna emakume gaztea da eta fabrika batean lan egiten du. Noizean behin lagunekin irteten da, eta bere bizitza ahal bezain ongien onartzen saiatzen da. Baina zergatik dirudi gehiegi saiatzen dela? Eta pertsona batzuek zergatik jokatzen dute era arrotzean bera hurbil dagoenean?
Bagera Elkarteak gai-jartzaile ikastaroa antolatu du. Helburua Donostian bertsolaritza-kultura sustatzea da; gai-jartzaile aritzeko gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitzea eta erraztasunak sortzea formatu txikiko bertso-saioak ugaritzeko.
Gidaria: Iker Iriarte
Formatoa: 2 ordu eta erdiko 4 saio
Tokia, egutegia eta ordutegia:
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Araba parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Latsarien plaza
Donostiako Tomasene Kultur Etxean, Altzako XVIII. Bertso Aroaren barruan, Titika Rekaltek "Zeihar soak" erakusketa aurkezten du. Eguneroko bizitzak uzten dituen arrastoetan oinarritutako makro argazkiak. Sustrai Colinaren begirada poetikoa islatzen da testuen bitartez.