Erresuma Batua. Zuzendaritza: Michael Radford. Ekoizpena: Simon Perry, Marvin J. Rosenblum / Umbrella-Rosenblum Films. Gidoia: Michael Radford, George Orwell-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Roger Deakins. Musika: Eurythmics, Dominic Muldowney. Muntaketa: Tom Priestley. Aktoreak: John Hurt, Richard Burton, Suzanna Hamilton, Cyril Cusack, Gregor Fisher.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Etorkizuna, 1984. urtea. Ozeania totalitarioko hiri batean, Londresen, Anaia Handia delakoak bere kontrolpean du bertako biztanle guztien bizitza, eta eskubide gehienak kendu dizkie haiei. Winston Smith da George Orwellen betiereko nobelatik abiatzen den film honen protagonista. Egun batean, debekatuta dagoen maitasuna probatuko du Smithek eta ordutik aurrera amesgaizto bat izango da bere bizitza. Izan ere, Maitasunaren Ministerioa delakoaren agintariei egin behar izango die aurre.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
AEB. Carlos Saldanha, 2011
Protagonistak dira Blu, hegan egiten ez dakien eta bere espezieko azkena dela uste duen guakamaio tolesgabea, eta Jewel, guakamaia basati eta espiritu librekoa. Biek askatasunaren bila ezusteko abentura hasiko dute, zer den adiskidetasuna ikasiko dutenetako, maitasuneko eta adoreko eszentriko lagunek lagunduta.
EHU eta Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzendu duten dokumental honek gure paisaia hobeto ulertzen lagunduko digu gure geologiak kontatzen digun historiaren bitartez.
Ondoren, 19:30an, hitzaldi-solasaldi bat izango da EHUko Arantza Aranbururekin.
Oharra: dokumentala euskaraz izango da eta hitzaldi-solasaldia gazteleraz.
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Zuloaga plaza
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-7 urte: 16:45ean
Intxaurrondo Hegoa ikastola
Jon Cazenave argazkilariak, Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua eskainiko du ibilbideari bere ikuspegi pertsonala gehituz.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken