Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Maiatzako kantujiran, San Isidro bezperagoan, bertsolariak Nerea Elustondo eta Amaia Agirre izango ditugu.
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-20:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka: gatzetan jartzea eta beste teknika batzuk ezartzea; beste kultura gastronomiko batzuen eragina, Fantziako sukaldaritza finarena, adibidez; elikagaien sektorearen industrializazioa, eta horrek guztiak aparteko errezeta bilduma ekartzea, plater xume eta finek osatua eta euskal sukaldaritza munduko erreferentzia gastronomiko bihurtu duena...
Zatoz gure historia dastatzera!
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita gidatu gastronomiko gehiago.
Sarrerak salgai daude museoko harreran.
Etengabe erabiltzen ditugu sareak, bai lanerako zein eguneroko komunikazio eta harremanetarako: mezu elektronikoak bidali, denbora pasa planifikatu, argazkiak eta iritziak partekatu… Ugariak dira gaur egun sareak eskaintzen dizkigun aukerak.
Lantegi hauetan egunero erabiltzen ditugun tresnen “tripak” aztertzeko parada izango dugu, sarean ohikoak diren terminoak ulertzen, eta “zerbitzariak” eta “hodeia” bezalako kontzeptuak hobeto ezagutzen saiatuko gara. Oraingoan, Mailchimp eta Telegram aplikazioak aztertuko ditugu.
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Antiguo Berri zinemak
MARIKALANBRE eta LARGABISTA jolas egiteko gogoz daude. Bildu diren lekuan ez dago parkerik, ez dago jostailurik, ez dago.... Irudimena dantzan jarriz eta publikoaren parte hartzearekin jolasteko mila modu daudela ikusiko dugu. Bazatoz jolastera?
Informazio gehiago: Irrien Lagunak
OHARRA: Programazio doikuntzak direla eta maiatzaren 11ko funtzioa bertan behera geratu da.
Santxoren anaia antzerki-jostailu bat da, divertimento didaktiko bat.
Komedia oso libre bat da, non XVI. mendeko bi antzerkigile handiren Shakespeare eta Cervantes pertsonaiak eta egoerak nahastuko diren gure apeten moldera. Txotxongiloak, itzalak, pailazoa, commedia dell'arte eta entremesa uztartzen dituen ikuskizun bizi eta zorrotz honek antzerkiaren ezbehar barregarriak erakutsiko dizkigu.
Informazio gehiago: Laurentzi Producciones