Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Zatoz Euskal Herriko historia geologikoa ezagutzera Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoko kideen eskutik. Honetarako fosilak bilatu, ukitu eta sailkatu egingo dituzu eta ondoren beraien bizitokiak nolakoak ziren ikusiko dugu.
Adina: 6-12 urte.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera.
KIki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari direla.
Adina: familia osoarentzat
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Amassorrain ikastola
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-8 urte: 17:00etan
Isasa parkea (euriarekin Eltzegorren lokalean)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Hiru Damatxo plaza
Ikus-entzunezkoak eta zuzenekoak uztartuz, aktoreen irriak ikusleen ahotan jartzea nahi da.
Aktoreak: Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Susperregi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Maddi Erauskin, Peru Ansorena, Xabier Olasagasti, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere.
Informazio gehiago: Gazteen XXX. Antzerki Topaketa.
Nola diseinatzen da aulki bat, lanpara bat edo oinetako batzuk? Nolakoa da objektuen sortze prozesua? Gustuko al ditugu gure jantziak edo gure etxeko aulkiak? Ala beste nolabaitekoak izatea gustatuko litzaiguke?
Prototipoak pentsatu, sortu eta testatu egingo ditugu, gero irudimenari eta asmakizun zoroei bide emateko. Munduan bakarrak diren objektuak sortuko ditugu!
Natural Project taldeko kideak Donostia eta Andoain artekoak dira, ibilbide luzea dutenak eta 80. hamarkadako doinuak gaur egungoekin nahasten dituztenak.
Natural Project taldeak Esther diska berria aurkeztuko du, musikalki eta artistikoki zinezkotasuna eta zintzotasuna darion lan berria.
Kutxa kultur kluba