© Ciné-Tamaris 1985
Elsa la rose (1965)
Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Pathé Cinéma. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Willy Kurant, William Lubtchansky. Muntaketa: Jean Hamon. Ahotsa: Michel Piccoli. Iraupena: 20 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Oaklanden (Kalifornia) filmatutako dokumentala, 1968ko udan bertan izandako manifestazioetan, Black Panthers alderdiko aitzindarietako bat, Huey Newton, epaitzen ari zirenean.
+
Jane B. par Agnès V. (1985)
Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris, La Sept Cinéma. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Nurith Aviv, Pierre-Laurent Chenieux. Muntaketa: Agnès Varda, Marie-Jo Audiard. Aktoreak: Jane Birkin, Philippe Léotard, Jean-Pierre Léaud, Farid Chopel, Serge Gainsbourg. Iraupena: 105 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
"Zuri begira arituko naiz baina ez kamerari. Tranpa bat izan liteke", esaten dio ahopeka Jane B.k Agnès V.ri pelikularen hasieran. Jane Birkinen erretratu bat da hau, Agnès Vardak egina. Erretratu zinematografiko bat, non bere era guztietan, aldarte guztietan, momentu jakin batzuetan ezagutuko duten ikusleek Jane Birkin, bera eta bere dibertsitatea, eta baita beste Jane batzuk ere: Jane d'Arc, Calamity Jane, Jane Tarzanena eta Jane Gainsbourgena.
Joseba Iztueta gabiriarrak 2018. urtean Kirgizistango Lenin eta Khan Tengri mendietara eginiko bakarkako igoeretako gogoetak, sentsazioak eta irudiak biltzen dituen lana da. Zuzeneko narrazioa eta musika eskainiko dira emanaldian, gitarrista baten eta Joseba Iztueta protagonista beraren eskutik.
Hizlaria: Joseba Iztueta
Areto nagusia.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Filmean, bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz.
Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zuenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.