Azeriaren fabula aurkeztuko digute, euskara hutsean. Oso azpimarragarria da hau; izan ere, ahalegin berezia eskatzen die aktoreei, lehen esan bezala, euskaldunak ez direlako.
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Titiriteros de Binéfar
Oharra: Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etatik aurrera, edukiera bete arte. Ekitaldia areto nagusian izango da.
Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da Donostiako Polloe hilerria eta ibilaldi honek zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!
OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Izen-ematea derrigorrezkoa da
Izen-ematea: Emailez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perts. gutxienez eta 10 perts. gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere, ibilaldia egingo da.
Ipuinen hariari tiraka lotzen dira lagunak, bihotzak, ametsak. Horrela egin zuen Marixek, kutxa magikotik koloretako hariari tira egin eta mundua kolorez jantzi zuenean. Koloretako mundua ederragoa delako, anitza, jostaria, ezberdina…
Bagera Elkarteak Donostiako Euskaltzaleon Topaketak antolatu ditu “Elkar gaitezen, entzun gaitzaten” izenburupean. Donostia hiri euskalduntzat hartzen bada ere, 2016an egindako neurketek argi adierazi ziguten euskararen erabilera beheranzko joeran doala eta herritar zein eragile askoren kezka nagusia da hiria jasaten ari den aldaketen baitan euskararen trataera zein den eta etorkizunean zein izango den. Izaera ezberdina duten hamarnaka eragile dabiltza egoera hori aldatu nahian: erakunde publikoak, elkarteak, ikastetxeak, euskaltegiak, auzo batzordeak eta abar. 2018ko Euskaraldiak hiria astindu zuen eta norbanakoengan jarri zuen fokua.
Parte Zaharreko Fermin Calbeton kaletik abiatuta, 12:00etan izango da hilabete honetako Kantu Jira. Lagunekin batera euskal kanta tradizionalak abesteko aukera paregabea.
Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Ivan Olsen gaixoak arazo ugari ditu. Eskolan burla egiten diote eta haur talde batek galtzak urez betetzen dizkio noiznahi. Eta Ivan etxera iristen denean, bere aitak ez dio kasurik egiten, Tarzan maite baitu eta ez ditu bere semearen trebetasun txikiak estimatzen. Baina egun batean Ivan-ek aitaren gurariak betetzeko eta bere eskolako bullying-ari aurre egiteko aukera izango du. Sorgin lagun batek bere gurari handiena emango dio: superbotereak! Galdera da: superbotereak izateak bizitza errazten al du?
Ilustrazio tailerra.
Izen-ematea: haurtxokoa_altza@donostia.eus
5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Haurtxokoa:
Azaroak 14: "Esperimentazio gunea" 0 - 5 urteko haur eta beraien gurasoentzako jolas gunea. 17:00. Euskara.
Azaroak 15 eta 16: Adina: 5 -11 urte tartekoak eta sendiak. Haur jokoen erakusketa didaktikoa. 17:00. Euskara.
Areto Nagusia.
Gaztelekua:
Adina: 12 - 17 urte tarteko gazteak eta sendiak. Euskara.
Azaroak 15: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Zibertxokoa". 17:00.
Azaroak 16: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Gaztescape (Escape room-a)".17:00.
Gaztelekua.
Ilustrazio tailerra.
Izen-ematea: haurtxokoa_altza@donostia.eus
5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Altza haurtxokoa
Ilustrazio tailerra
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Adina: 5 - 11 (heldu batek lagunduta).
Izena ematea: haurtxokoa_martutene@donostia.eus.
Ilustrazio tailerra: Wangari, Afrikako koloreak marrazten.
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Adina: 5-11, heldu batek lagunduta
Itziar Zubizarretak zuzendu eta Aitziber Alonsok diseinatutako areto literario honek sukalde baten itxura du. familiak aretora iristen direnean begirale batek egingo die harrera eta Jonasen istorioa (Jonas eta Hozkailu beldurtia. Juan Kruz igerabide) ezagutuko dute. Ondoren, beldurraren aurpegi desberdinekin egingo dute topo. Horretarako, bost zentzumenak barneratzen dituzten dinamiketan murgilduko dira. Ekintza horien bidez, beldurrezko pertsonaiak topatuko dituzte: sorginak, munstroak, animalia beldurgarriak...., euskaraz azken urteetan argitaratu diren liburuetan.
Ilustrazioak: Eider Eibar, Elena Odriozola
Familientzako saioa, 6-8 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Saio hau ohiko irakurketa klubeko lehenengoa izango da. Hurrengo saioak hilean behin eta Haur Liburutegian izango dira, abendutik aurrera.
Dohainik. Plaza mugatuak. Leku guztiak bete dira.
Andrea Escargot ilustratzailearekin lantegia.
Izen-ematea: haurtxokoa_amara@donostia.eus
5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Haurtxokoa (Ferrerias plaza).
Serguëi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoniko klasikoan oinarritutako Peru eta otsoa ikuskizunean bi pertsonaia xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Adina: denontzat
Info +: Peru eta otsoa
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etan, edukiera bete arte.
Azaroaren 15eko oharra: Txangoa bertan behera geratu da eguraldi aurreikuspenengatik.
Arrauning-ek antolatutako txangoa batelean.
Irteera: Eliza kalea.
Donostia hiri euskalduntzat hartzen bada ere, 2016an egindako neurketek argi adierazi ziguten euskararen erabilera beheranzko joeran doala eta herritar zein eragile askoren kezka nagusia da hiria jasaten ari den aldaketen baitan euskararen trataera zein den eta etorkizunean zein izango den. Izaera ezberdina duten hamarnaka eragile dabiltza egoera hori aldatu nahian: erakunde publikoak, elkarteak, ikastetxeak, euskaltegiak, auzo batzordeak eta abar. 2018ko Euskaraldiak hiria astindu zuen eta norbanakoengan jarri zuen fokua.
Kezka partekatzen duten eta egoera aldatzeko gogoz daudenen artean eztabaida partekatu eta sare zabal eta anitzean lantzea da asmoa, izan entitate edo norbanako, parte hartze prozesu bat jarri nahi dugu martxan; batetik, partekatu, hausnartu, gogoetatu eta elkarrizketak izateko espazioak eskaintzeko, eta bestetik, Donostiako euskaltzaleen mugimendua osatzeko oinarriak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko.
Izen-ematea: www.bagera.eus / bagera@bagera.eus
Diseinuaz eta arteaz inguratuta gaude. Horien adibideak aurkituko ditugu eta irauli egingo ditugu emaitza harrigarria lortu arte. Sormen tailerra Maushaus-en eskutik.
Adina: 6-12 urte
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Azaroaren 15eko oharra: jarduera bertan behera geratu da eguraldi aurreikuspenak direla eta. Gure asmoa da 2020ko udaberrian antolatzea berriro.
Inazio Mujikak Saizarbitoriaren Donostian barna gidatuko duen ibilaldian Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren eleberrietan agertzen diren hainbat leku erakutsiko ditu.
Plaza mugatuak: aurretiko izen-ematea egiteko imprimaki hau bete behar da.
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Otl Aicher, Hans Conrad. Braun pabilioia, irratiaren erakusketa Frankfurt, 1959 © HfG-Archiv, Ulm
Gonbidapenak: Kontadores
Danimarka. Zuzendaritza: Michael Hegner. Iraupena: 80 min.
Ivan Olsen gaixoak arazo ugari ditu. Eskolan burla egiten diote eta haur talde batek galtzak urez betetzen dizkio noiznahi. Eta Ivan etxera iristen denean, bere aitak ez dio kasurik egiten, Tarzan maite baitu eta ez ditu bere semearen trebetasun txikiak estimatzen. Baina egun batean Ivan-ek aitaren gurariak betetzeko eta bere eskolako bullying-ari aurre egiteko aukera izango du. Sorgin lagun batek bere gurari handiena emango dio: superbotereak! Galdera da: superbotereak izateak bizitza errazten al du?
Kontadores
Pasai San Pedro hiribidea 13
943 48 34 76
kontadores@donostia.eus