Albisteak

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia berritu du Udaleko Euskara Zerbitzuak

2020-02-04

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.

Gehiago irakurri

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, 18 auzotan, azaroaren 3a arte

2023-10-09

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen ekimenez, urriaren 9tik azaroaren 3a gauzatuko da Parketarrak egitasmoa Donostiako 18 auzotan. Hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan eskainiko diete haurrei euskaraz jolasean aritzeko aukera, doan.

Gehiago irakurri

2023-2024 ikasturtean euskara ikasiko dutenek jada eska dezakete dirulaguntza Udalean

2023-10-02

2023-2024 ikasturtean Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek zabalik dute jada Donostiako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea. Urriaren 1etik dago zabalik dirulaguntza-eskaera egiteko epea eta eskaera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko dute, online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Badator Euskaraldia!

2022-11-04

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Irailaren 28tik aurrera, belarriprest eta ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko! Sartu estekan eta batu ariketara!

Donostiako Kultur Etxe guztiak, Benta Berri eta Bidebietako kiroldegiak, Begera Elkartea eta Euskara Zerbitzua informazio puntu bihurtuko dira. Bertan izena eman ahal izango da, baita txapak lortu ere.

Gehiago irakurri

Mintzalaguna egitasmoak 30 urte bete ditu

2022-10-10

Ikasturtean izena emateko epea zabalik da

Ikasturte honetan, 30 urte beteko ditu Mintzalaguna egitasmoak. Euskara ikasten ari direnei, ezagutza praktikan jartzeko helburuz sortu zuen Bagera elkarteak egitasmoa 1993ko abenduan.

Gehiago irakurri

Langabeentzako euskara ikastaroetan onartutakoen zerrenda argitaratu da

2022-09-30

Langabeentzako doako euskara ikastaroetako onartutako ikasleen zerrenda argitaratu da. Euskaltegiak jarriko dira ikasleekin harremanetan. Onartutako ikasleak urriaren 6an tokatu zaion euskaltegira joan behar du goizeko 10:30erako.

Onartuen zerrenda

Euskaltegiak

Ikastaroaren datak: 2021eko urriaren 6tik abenduaren 3ra (biak barne).

Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-09-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek, aukera izango dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da eta eskaerak aurkeztu daitezke online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak euskara ikastaroak antolatuko ditu uztailean oinarrizko maila duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat

2022-06-02

Ekainaren 15ean bukatuko da izena emateko epea

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, oinarrizko maila (B2 gehienez) duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat euskara ikastaroak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH 4, Batxilergo 1 eta Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira. Ikastaro hauetan parte hartzeko 2022an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte gazteek, Donostian erroldatuta egon behar dute edo Donostiako ikastetxeren batean ikasi. Izena emateko epea ekainaren 15ean itxiko da.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 17 auzotan antolatuko da maiatzaren 9tik 27ra

2022-05-09

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da maiatzean. Lehen saioak maiatzaren 9an hasiko dira Morlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan. Hortik aurrera, maiatzaren 27ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.

Gehiago irakurri

50 bidelagun gehiago behar dira. Laguntzeko prest zaude?

2022-05-04

Aurten 10 urte beteko dira mintzanet martxan jarri zenetik. Geroztik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskaraz aritzeko. Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Une honetan, euskaraz aritu nahi duten bidelariak zain daude, eta bidelagun gehiago behar dira mintzanet sarean.

Gehiago irakurri