Albisteak

Abian da Elkarren 10. Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa!

Elkarrek martxan jarri du 10. Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko sortu zen lehiaketa, hain zuzen ere. Bertan, 0-16 urte arteko haur eta gazteek hartu dezakete parte eta sari ederrak lor daitezke, bai parte-hartzaile izanik, bai eskola izanik.

Aurten Pello Añorga eta Elena Odriozolaren laguntza izango dute eta, adinaren arabera, hiru modalitate antolatu dira: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komiki edo bineta sortu. Lan guztiak apirilaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dira eta egin daiteke: edozein Elkar liburu-dendatan, Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera  edo postdata.elkar.eus atarira igo.

Informazio gehiago

Itzuli