Albisteak

Arantxa Urretabizkaiarekin bisita bidatua Gipuzkoa Argitara erakusketan

Apirilaren 6an, 18:00etan Arantxa Urretabizkaia idazle eta kazetariak Gipuzkoa argitara erakusketara bisita gidatua egingo du ibilbideari bere ikuspegia gehituz.

Bisita gidatu hau doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61.

“Gipuzkoa argitara” erakusketak San Telmo Museoaren funtseko ehun argazkitik gora biltzen ditu, 1855 eta 1930 urte bitartekoak dira eta Donostiaren eta Gipuzkoaren bilakaera azaltzen dute, bai eta gure inguruko pertsonak nolakoak ziren eta hauen bizimoduak. martxoaren 18tik maiatzaren 21era bitarte izango da ikusgai San Telmo Museoan.

Erakusketa honetan museoak Kutxaren laguntza berezia izan du. Kutxak babesa ematen dio San Telmori 2011. urtean berriro ireki zenetik, eta laguntza hau bereziki isaltu nahi dugu gure funtsak aurkezten dituen erakusketa honetan.

Gehienak argazki originalak dira, bi ikuspegietatik aztertuak, artistikoa eta ondarearena. Garaiaren arabera egiteko teknikak ezberdinak dira eta horrela, kristalak, albuminak, aztetatoak eta zianotipiak aurkituko ditugu, besteak beste. Guztiek, bakoitza bere formatu eta estiloan, gu eta gure inguruak iraganean izandakoa ikusi ahal izatearen plazera ematen digute. Aretoan, ikuslearentzat erosoagoa izan dadin, originalak eta hauen erreprodukzio piska bat handiagoak jarri dira.

Argazkien egoera fisikoak sortu zirenetik gure begien aurrean ikusterainoko ibilbideaz hitz egiten digu. Bakoitzak aztarna ugari du: bere protagonisten iraupena, argazkia egin zuenaren begirada, ikusi zutenen jakinmina, gorde zutenen ardura. Hiriaren zabalkundea ikus dezakegu, landa eremua hirigune bilakatzea, industriak turismoari leku uztea, lan eta giza esparruan elkarbiziteko modu berriak. Argazkigintzaren historiarekin bat egiten duen bilakaera. Badago ezagun egiten zaigunaren eta betiko aldatu denaren arteko etengabeko joku bat, arrotz zaigunaren eta, finean, gure denaren artekoa.

Erakusketaren komisarioak Elisa Querejeta eta María Millán izan dira. Bertan, argazkien banaketa taldekatze libre baten emaitza dela esan daiteke. Taldekatze horretan, argazki-dokumentuaren edukiaren garrantzia hauteman daiteke, irudiaren kalitate artistikoa balora daiteke, eta bisitariak bere modura ezartzen du lotura edukiarekin.

KATALOGOA

Museoak, erakusketarekin batera, katalogoa argitaratu du. Aretoetan ikusgai jarri diren irudi guztiak biltzeaz gain, María Millánen eta Elisa Querejetaren testuak ditu, eta baita Arantxa Urretabizkaia idazle eta kazetariarena eta Carlos Cánovas argazkilariarena ere.

POSTALAK

Erakusketako 15 argazkirekin postalak egingo ditugu eta salgai jarri, 9x12 cm.ko tamainan. 0,5 eurotan salduko da postal bakoitza, edo 10 eurotan kaxa batekin batera.

Aukera paregabea Arantxa Urretabizkariarekin erskusketan bisita gidatua egiteko, apirilaren 6an, arratsaldeko 18:00etan.

Izena eman! stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61

Itzuli