Albisteak

BADUZU. Euskal Kontsumitzaileen Kluba

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BADUZU sortu du, euskal kontsumitzaile eta zerbitzu-emaileen komunitatea sortzea helburu duen proiektua. Proiektu berri honen aurkezpena azaroaren 14an egingo du Donostian, Bagera Euskara Elkartearen egoitzan (Hernani kalea, 15), arratsaldeko 19:00etan.

BADUZU euskal kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua da. Bere erronka nagusia, euskaraz kontsumitu nahi dutenak euskaraz saldu nahi dutenekin saretzea eta harremanetan jartzea da, eta horrekin batera,  euskaraz kontsumitzeko topatzen ditugun zailtasun edo oztopoen aurrean eragiteko bidea jorratzea.

Herriz herri, euskal kontsumitzaileak egituratuz sare zabala eratu nahi dute. Zeregin horretarako sortu dituzten aplikazio berriak erabiliz jende gehienengana iritsi nahi dute.

Dinamika hau martxan jartzeko denon partaidetza eta lankidetza eskatzen dute, benetan eraginkorra izateko. Hori dela eta, Kontsumitzaileen Sarea proiektuaren aurkezpenera gonbitea luzatzen dute, bertan proiektuaren nondik norako guztiak azalduko baitituzte.

                      DONOSTIA

        NON:       Azaroaren 14an, arratsaldeko 7:00etan

        NOIZ:      Bagera Euskara Elkartearen egoitzan (Hernani kalea 15)

        

Itzuli