Albisteak

Elkar 9. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

Martxan da 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutakoa. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu, Komiki edo bineta sortu. Lan guztiak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Ipuina ilustratu

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute: A maila (HH4 eta HH5 edo txikiagoak), B maila (LH1 eta LH2), C maila (LH3 eta LH4).

Haurrek Ana Jakak idatzitako "Haur bat espazioan" ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ilustrazioa ipuin bilakatu

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute: D maila  (LH5 eta LH6),  E maila (DBH1 eta DBH2).

Ainara Azpiazu “Axpi”k egindako ilustrazioarekin ipuin original bat osatu beharko dute.

Komiki edo bineta sortu

Gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, maila bakar batean parte hartu ahal izango dute: F maila (DBH3 eta DBH4)

Komikia edo binetaren gaia “Euskal Herriaren historia” izango da.

SARIAK

9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan parte hartzen dutenen artean honako sariak banatuko dira:

  • Lehiaketa mota bakoitzeko eta Kategoria bakoitzean bina sari banatuko dituzte.
  • Gainera, beste bi sari banatuko dira Ikasgela guztiarentzat, Laboral Kutxak parte hartzea sarituko du. Jasotako lan guztien artean bi sari banatuko dira zozketa bidez. Sarituek, beraien ikasgelakoekin ikasturte amaierako bidaiaz gozatzeko aukera izango dute LABORAL Kutxaren eskutik.
  • Eta hori gutxi balitz, ilustrazioa egiten dutenen artean, Irrien lagunen sari berezia eskainiko da.


Zeren zain zaude, hasi lanean!

Lan guztiak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago

Itzuli