Albisteak

Euskaraz bizitzeko portaera gida

Emunek “Irten hizkuntzaren armairutik” izeneko liburua aurkeztu du. Euskaraz bizi nahi duten euskal hiztunei dituzten zailtasunak arintzen eta gainditzen lagunduko dien liburua da.

Irten hizkuntzaren armairutik liburuan irakurleak psikologiari buruzko oinarri batzuk aurkituko ditu, estres linguistikoa zer den ulertzen lagunduko dioten oinarri batzuk.

2010ean Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek katalanez argitaratu zuten “Sortir de l’armari lingüistic” liburuaren egokitzapena da. Emun 2007tik ari da TELP tailerrak ematen, hizkuntza portaeretan eragiteko asmoarekin.

Liburuan irakurleak psikologiari buruzko oinarri batzuk aurkituko ditu, estres linguistikoa zer den ulertu ahal izateko. Ondoren, Bittor, Xabier, Isabel, Adina, Nerea, Khadim eta Itxasne ezagutuko ditu. Pertsonaia horien bizipenetan oinarrituta, euskal hiztunek egunerokoan bizi dituzten egoerak eta zailtasunak aurkituko ditu, baita, estres linguistiko edota zailtasun horiek gainditzeko aholkuak ere. Beraz, autolaguntza liburu gisa definitu dezakegu “Irten hizkuntzaren armairutik”.

Liburuaren egokitzapena Emuneko aholkularia den Juanjo Ruizek egin du eta liburuaren itzulpena Imanol Larreak. Emunek euskal hiztunei eskaini nahi die liburua, euskaraz bizi nahi duten euskal hiztunei. Euskaraz bizi nahi horretan, zailtasunak gainditzen lagunduko dielakoan liburuak. Euskaraz bizi nahi dut leloa, euskaraz eroso bizi nahi dut bihur dadin.

 

Itzuli