Albisteak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astea

Aurten ere euskarazko film ugari ikusi ahal izango dira Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astean.

Victoria Eugenia Antzokian emango diren film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskaraz azpidatziak.

Haurrentzat emanaldiak ere egongo dira, eta lehenengoa, Victoria Eugenia Antzokian izango da, urriaren 29an, 12:00etan, Teresa eta Galtzagorri ikusi ahal izango da. Saioa dohainik izango da, gonbidapenarekin.

Hurrengo saioa, Antzoki Zaharrean izango da, urriaren 30ean, igandean, 12:00etan. Haurrentzat proiektatuko den Lotte eta harri bitxien sekretua filma euskaraz bikoiztua izango da. Emanaldi hau ere dohainik eta gonbidapenarekin izango da.

Bestalde, Antzoki Zaharrean, sail ofizialeko bi emanaldi euskarazko azpidatziekin izango dira Ikusezina (The Unseen) eta Itzalpean (Under de shadow) film luzeak eta Victoria Eugenia Antzokiko film gehienak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin. Aurten, gainera, antzezlan bat egongo da Victoria Eugeniako Club aretoan, azaroaren 3an, 20:00etan Bihotz Salataria.

Segidan dituzu egunez egun euskaraz azpidatzita emango diren filmak. Film guztiak Victoria Eugenia Antzokian emango dira. Film bakoitzaren gainean klikatzen baduzu filmari buruzko informazioa lortuko duzu:

Urriaren 29, larunbata

17:00    Heroi bat naiz 

19:45    Ur iluna

22:30    Damager eta Lainoa 


Urriaren 30a, igandea

17:00    Joko-maisua

19:30    Kibakichi - Gizotso - Gerraria

Urriaren 31, astelehena

19:30    Avalanche Operazioa

22:00    Loft

Azaroaren 1a, asteartea

19:30    Etxea

Azaroaren 2a, asteazkena

19:30    Intziria

Azaroaren 3, osteguna

17:00    Antena 

Azaroaren 4a, ostirala

17:00    Madarikazioa

19:45    Nazioarteko film laburren maratoia

 

Gozatu zimena euskaraz!

Itzuli