Albisteak

Francoren bilobari gutuna antzezlana Egian azaroaren 9tik 13ra

Azaroaren 9tik 13ra, arratsaldeko 20:00etan, Egiako Gazteszenan Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarrekin aurkeztuko duten Francoren bilobari gutuna antzezlana,  2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Errautsak eta Hamleten ondoren, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia berriro elkartu dira antzezlan berri batean.

Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola osatzen dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren lanaren aktore zerrenda, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean.

 

Itzuli