Albisteak

Francoren bilobari gutuna antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren, Artedrama, Dejabu panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean aurkeztutako "Francoren Bilobari Gutuna"  lan irabazlea eskainiko da.

Aurtengo edizioan saria 2.000 eurotan igo da. Beraz, aurtengo talde irabazleak 12.000 € eta Iñigo Manterolaren eskulturajasoko ditu.10.000 € orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 € jasotzeko, 2019. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

2016an 18 antzerki lan eta 10.896 ikusle

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ahalegin berezia egiten jarraitzen dute euskarazko antzerkigintza sustatzeko. Datuek agerian uzten dute ahalegin hori: 2016an Donostian helduentzako 18 antzerki lan eta 47 emanaldi eskaini dira eta guztira 10.896 ikusle izan dira emanaldi horietan.

Gogoratu behar da, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak adostutako hitzarmena dela medio, euskarazko antzerkiaren eskaintza zabala eta egonkorra izatea lortu dela azken urteetan, beti ere, urteko ekoizpena kontuan hartuta. Bi erakundeon elkarlanari esker, urtean zehar Donostia Kulturaren antzoki eta guneetan euskarazko antzerki lanak kontratatzen dituzte.

XVII. edizioko epaimahaikideak:

  • Eriz Alberdi(AISGE)
  • Javier Arbillaga (Publikoaren ordezkaria)
  • Maitane Goldarazena (Publikoaren ordezkaria)
  • Amagoia Lauzirika (EAB-Euskal Aktoreen Batasuna)
  • Ritxi Lizartza (Itzultzailea)
  • Beñat Sarasola (EHAZE-Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea)
  • Frank Suarez (EKE-Euskal Kultur Erakundea)
  • Jaime Valverde (Antzerki kritikoa)

Francoren bilobari gutuna, sorkuntza lan bikaina eta aparta

Donostia XVII. Antzerki Saria ematen duen epaimahaiakFrancoren bilobari gutuna antzezlana saritu du edizio honetan. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen lan kolektibo eta koral honetako zuzendaria Ximun Fuchs da eta Unai Iturriaga eta Igor Elorzak idatzitako testuan oinarrituta dago. “Francoren bilobari gutuna”jarraian azaldutako arrazoiengatik saritu du epaimahaiak:

- Sorkuntza lan bikaina egin da eta nabarmentzekoa da gaiak lantzerakoan aurretik egindako ikerketa lan sakona. Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz.

- Obran Frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Iraganaren presentzia erabatekoa izan arren, orainean jartzen du arreta eta garatzen da ekintza.

- Eszenografiari dagokionean oso diseinu arina erabili dute eta dauzkaten elementuei esanahi eta erabilera aniztuna eman diote. Dramaturgia aberatsa erabiltzeaz gain, ezin hobeto egokitu dira eszenen arteko aldaketa bizkorrei.

- Istorioak, eszenak eta erritmo narratiboa maisuki bideratuta dagoela azpimarratu du epaimahaiak. Horrez gain pertsonaien karakterizazioa ezin egokiagoa da aktoreak pertsonaiak biluztu eta bakoitzaren intimitatean sartzen baitira.Antzezlanaren hariari ere ondo eusten zaio eta ikuslea ez da galtzennahiz eta hainbat pertsonaia eta istorio tartekatu. Bestalde gaia sakontasunez jorratu da baina umoreari tartea eginez.

-Epaimahaiak azkenik adierazi duenez “antzezlan hau gure memoria bizia da eta antzerkiak bakarrik gorpuztu dezake horrela”.

2016an 18 antzerki lan eta 10.896 ikusle

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ahalegin berezia egiten jarraitzen dute euskarazko antzerkigintza sustatzeko. Datuek agerian uzten dute ahalegin hori: 2016an Donostian helduentzako 18 antzerki lan eta 47 emanaldi eskaini dira eta guztira 10.896 ikusle izan dira emanaldi horietan.

Gogoratu behar da, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak adostutako hitzarmena dela medio, euskarazko antzerkiaren eskaintza zabala eta egonkorra izatea lortu dela azken urteetan, beti ere, urteko ekoizpena kontuan hartuta. Bi erakundeon elkarlanari esker, urtean zehar Donostia Kulturaren antzoki eta guneetan euskarazko antzerki lanak kontratatzen dituzte.

Iñigo Manterolaren eskultura bat konpainia irabazlearentzat

12.000 euroko diru sariaz gain, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak artelan bat emango dio konpainia irabazleari. Aurreko urteetan bezala, euskal artista bat aukeratu da horretarako. Aurten Iñigo Manterola izan da aukeratua, 1973an Orion jaioa.

Iñigo Manterolaren ibilbidean nabarmentzekoa da bere etengabeko bilakaera. 15 urtez pintatzen bakarrik aritu eta gero, pixkanaka beste diziplina batzuk eransten edo gehitzen joan da bere proiektuetan, eskultura, argazkilaritza, instalakuntzak,… beti ere, egiten duen lanean sinisten jarraitzeko eta artista bera hazten joateko.

Itzuli