Albisteak

Inauterietan Festan Blai!

Inauterietan, otsailaren 25ean, larunbatean, 20:00 - 23:00 ordutegian, Festan Blai! gunea antolatu dugu Bretxan (Baserritarrentzako aterpean). Bertan egongo da TXURRU giroa animatzen, erronkak proposatzen eta opariak banatzen, argazkiak ateratzeko fotomatoia egongo da eta hori guztia musikaz gozatuko du DJ batek.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Festak elkarlanean antolatu dute inauterietako gune hau. Bertan izango dugu GuTaGutarrak saioko TXURRU gunea girotzen, erronkak proposatzen eta opariak banatzen. DJaren musikaz girotuko dugu gunea, eta dantzarako aukera ere izango dugu.

Eta gainera, mozorrotuta inguratzen denari fotomatoian argazkia doan ateratzeko aukera eskainiko zaio, bakarrik edo taldeka. Argazki hori berehala paperan jasoko da eta une berean sare sozialetan FESTANBLAI izena duen kontuaren bitartez zabalduko dira. Garrantzitsua da protagonistek argazki horiek partekatzea sarean ekimena arrakastatsuagoa izan dadin.

Ordu berean, arraunlariak ibiliko dira Parte Zaharra musikaz girotzen eta mozorrotutakoak Bretxako festagunera hurbiltzen.

Beraz, badakizu!

  • Jantzi mozorroa
  • Hurbildu Bretxako aterpera
  • Dantzatu! Jolastu! Gozatu!
  • Bakarrik! bikoteka! Koadrilan! argazkia atera eta inprimatuta jaso doan
  • Partekatu sare sozialetan

eta PRIMERAN PASA!

twitter:  @festanblai

@facebook/festanblai

Instagram: festanblai

Itzuli