Albisteak

Donostia hiriko gida euskara ikasleentzat salmentan

2019-10-04

Nerea Azurmendi kazetariak idatzi eta Asisko Urmenetak ilustratu du Donostiako gida. Euskal Herriko beste sei hiriburuetako gidekin batera kaleratu da Arian irakurgai mailakatuen bilduman. Gida Elkar argitaletxeak argitaratu du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri

Zabalik euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

2019-10-02
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. Diru-laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.
Gehiago irakurri

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik

2019-10-02

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik da urriaren 18ra arte. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker, 25 euro soilik ordaindu behar dute praktika behar duten parte hartzaileek. Egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei zuzenduta dago eta berebiziko garrantzia du ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik

2019-09-16

Donostiako Udalak eta hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu.

Gehiago irakurri

Auzoetako euskara batzordeek 47.000 euro jasoko dituzte

2019-07-23

Udaleko Euskara Zerbitzuak auzoetako euskara batzordeen egitasmoak finantzatzeko  47.000 €ko diru laguntza eman du. Diru kopuru hori 11 auzotan   (Aiete,Altza, Amara Berri,  Añorga, Bidebieta,Egia, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans eta Parte Zaharra) banatuko da, horietan osatuta baitituzte euskara sustatzeko batzordeak.

Informazio gehiago

Gehiago irakurri

Euskaragida.eus webguneak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuak jasotzen ditu

2018-12-20

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du. Bakarka, lagun artean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar. 

Gehiago irakurri

"Easy Guide To Euskera", bisitariei euskara ezagutzera emateko kanpaina, aurkeztu da

2018-12-18

Donostiak euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.

Gehiago irakurri

300 gaztek euskara eta hizkuntzen inguruan arituko dira Tabakaleran abenduaren 13an,14an eta 18an

2018-12-13

300 gaztetik gora elkartuko dira gaurtik aurrera Tabakaleran euskara eta hizkuntzei buruz hitz egin eta gogoeta egiteko. Abenduaren 13an, 14an eta 18an, Donostiako hamahiru ikastetxetako 14 eta 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu UdalekoEuskara Zerbitzuak.

Gehiago irakurri

2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ama-Alu-lur" proiektuak irabazi du

2018-10-16

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Intujai teatro taldearen Ama-Alu-lur (Sorgin baten ametsak...) antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lanari egokitu zaio.

Gehiago irakurri

Koldo Mitxelena Lehiaketaren irabazleek saria jaso dute

2018-05-06

29. Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sari-emate ekitaldia larunbatean izan zen Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan irabazleei eta haien lanei protagonismo berezia eman zitzaien musika, bertso eta sorpresez beteriko ekitaldian.

Gehiago irakurri