Albisteak

Poltsiko Antzerki Sorkuntza. 2016-17rako deialdia

2016-06-30

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko zazpigarren PROIEKTU DEIALDIA antolatu du. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an amaituko da.

Gehiago irakurri

Munduko kantu inprobisatuak, Donostian

2016-06-30

Uztailaren 11tik 16ra Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatuko da Donostian. Goizean jardunaldi akademikoak eskainiko dira eta arratsaldean emanaldiak. Amaitzeko, jaialdi handia izango da Kursaalen.

Gehiago irakurri

Amarapedia: QR kodeak jartzeko jarduerak

2016-06-16

Uda honetan jarriko dira Amarapedian sartutako hainbat artikuluen lehen QR kodeak, eta horretarako Amarako jai ezberdinek aukera bikaina eskaintzen dute auzotarren aurrean egitasmoa aukezteko. Gainera, lehen QR hauen jartzea jarduera ezberdinekin lagunduko da, auzoko jai ezberdinen programa aberastuz eta unearen izakera parte-hartzailea azpimarratuz.

Gehiago irakurri

V. Izarrak Plazara lehiaketaren finala larunbatean, ekainaren 18an, izango da Intxaurrondo Kultur etxean

2016-06-15

Zazpi talde sailkatu dira datorren larunbatean, ekainaren 18an,  17:00tan, egingo den V. Izarrak Plazara lehiaketaren finalean parte hartzeko. Finala Intxaurrondoko Kultur Etxean. Publikoak gustukoen duen lana aukeratu ahal izango du eta gainera, zozketak egongo dira. Ez galdu!

Gehiago irakurri

‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlana Cistina Enea parkean ekainaren 21etik uztailaren 24ra

2016-06-10

Ekaina iritsi da, udari hasiera eman ohi dion hilabetea, eta Donostia 2016k gau ahaztezin baterako gonbitarekin emango dio ongietorria urtaro-aldaketari. Uda gau bateko ametsa antzezlanari buruz ari gara. Cristina Enea parkean eskainiko da egunero (astelehenak salbu) ekainaren 21etik uztailaren 24ra.

Gehiago irakurri

Jardunaldiak: Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean

2016-06-08

Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, "Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean: egoera eta erronkak" jardunaldia burutuko da doan, Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, 9:00 – 14:00 ordutegian, UEUk antolatuta.

Gehiago irakurri

Izarrak Plazara. Sailkapen probak ekainaren 10ean

2016-06-06

10 talde eta 55 lagun aurkeztu dira V. Izarrak Plazara lehiaketara. Ekainaren 10ean, ostiralean, 17:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dute sailkapen proba, eta bertan erakutsi beharko dituzte bere abileziak bakarka edo taldeka: antzerkia, musika, dantza, etab.

Gehiago irakurri

Udan ere jarri mingaina dantzan!

2016-06-02

Mintzapraktirako taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak udan. Uztaila, zein abuztuan.

Urte osoan lanpetuta ibiltzen gara, udan, agian, tarteren bat atera dezakegu. Animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri

Kalean da hiztegi-makina

2016-05-27

Donostiako Autobus geltokian jarri berri dute Hitz machine. Makina honek, oinarrizko 50 hiztegitxo lortzeko aukera ematen du, euskaratik beste 50 hizkuntzetara eta beste 50 hizkuntzetatik euskarara.

Hitz machine Bagera elkartea  Donostia 2016rekin batera, garatzen ari den eusKarriak proiektuaren fruitua da. EusKarriak euskarri ezberdinetan oinarritutako hainbat egitasmo biltzen dituen proiektua da. Europa eta Donostiako hizkuntza aniztasunaz gain, Donostiako euskararen egoeraren errealitatea ikus araztea du helburu.

Gehiago irakurri

Donostiapedia proiektuaren lehen bilera maiatzaren 26an

2016-05-25

Donostiapedia proiektuak Interneten dagoen Donostiari buruzko informazioa gehitzea, eta Donostiari buruzko liburu bat idaztea du helburu. Proiektu herrikoia eta partehartzailea da. Parte hartu nahi baduzu, etor zaitez, ostegunean, maiatzaren 26an,  18:30etan Konstituzio plazako Liburuegi Nagusiaren eraikinean, Mandas Dukearen aretoan, egingo den aurkezpenera.

Gehiago irakurri