Albisteak

Hiribiltzen: Donostiako hiriburutzarekin, munduari bira eman hiritik irten gabe

2016-04-12

Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.

Gehiago irakurri

Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia apirilaren 15etik 22ra bitartean izango da

2016-04-08

Aurten, Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian euskaraz azpidatzitako film luzeak eta laburrak ikusi ahal izango ditugu, bai sail ofizialean eta baita Kultur Etxeetako zikloan ere.

Gehiago irakurri

Parte hartu daiteke jada Altzako bertsopaper lehiaketan

2016-04-04

Gai eta neurri librean sorta bat osatu beharra dago. Sorta bakoitzak, gutxienez, 3 bertso, eta gehiez, 8 bertso eduki beharko ditu. Lanak  bizarrain@altza.net helbidera bidali edo Casares Kultur Etxean utzi apirilaren 8a baino lehen.

Gehiago irakurri

Udaberriko Laborategi Artistikoak

2016-03-30

Kontadores Gazte Zentroak hainbat laborategi artistiko programatu ditu 2016ko apirilaren 2tik ekaina bitartean, 18 urtetik gorako gazteei zuzenduak.

Gehiago irakurri

Aste Santuan jarduera eskaintza zabala Urgullen

2016-03-23

Martxoaren 19tik apirilaren 3a arte, donostiar eta bisitariek Urgull mendiko udal eraikinetara gerturatzeko aukera izango dute eta baita bertan antolatuko diren jardueratan parte hartzekoa ere.

Gehiago irakurri

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia

2016-03-14

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…) Hitz horiek guztiak zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.

Gehiago irakurri

XVI. Donostia Antzerki Saria Ados Teatrorentzat

2016-03-03

"Maitasunaren ostean, maitasuna" antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Sariaren XVI. edizioa. Alzheimerraren gaia jorratzen da bertan modu poetiko eta zirraragarrian. Martxoaren 27an eskainiko da lan saritua, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, haurrentzako ekimena 11 auzotan egingo da

2016-02-22

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamaika auzotan antolatuko da 2016an. Lehen saioak astelehenean, otsailaren 22an, izango dira, Altzan eta Aieten. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Gehiago irakurri

Otsailaren 20 eta 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean LADIDY antzezlana ikusgai

2016-02-18

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Otsailaren 20an 20:00etan eta 21ean  19:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean Ados Teatroak aurkeztuko duen LADIDY antzezlana, 2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

38. Gazteeen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia (14-30 urte)

2016-02-12

Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, 38. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du maiatza eta ekaina bitarterako. Parte harte nahi baduzu, eman izena 2016ko otsailaren 26a baino lehen.

Gehiago irakurri