Albisteak

Donostiako xxv. poltsiko antzerkia jaialdia otsailaren 11tik 27ra

2016-02-08

Poltsiko Antzerkiak 25 urte bete ditu.

Donostiako Poltsiko Antzerkiak 25 urte bete ditu eta programa zabal eta irudi berritu baten bitartez ospatuko du. Orotara, hiriko 28 gune ezberdinetan 30 ikuskizun baino gehiago burutuko dira. Amaiera bikaina emango zaio Poltsiko Antzerkiaren 25. edizioari, Yogurinha Borova transformista famatua, Maribel Salas, Ane Gabarain, The Chanclettes eta Dj 2ttor-en partehartzea izango duen amaiera festarekin.

Gehiago irakurri

Inauterietan Festan Blai!

2016-02-03

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Festak elkarlanean Festan Blai argazki gunea (Fotomatoia) antolatu dugu Bretxan (Baserritarrentzako aterpean). Otsailaren 6an, larunbatean, 20:00 - 23:00 ordutegian.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza eskaerak egiteko epea otsailaren 29an amaituko da.

2016-02-01

Urtarrilaren 29an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu dituen 2016ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak. Irabazi asmorik gabeko elkarteek otsailaren 29 arte izango dute eskaerak aurkezteko.

Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2016an Euskara Zerbitzuak 37.525,35 € banatuko ditu.

Gehiago irakurri

Urtarrilaren 30 eta 31n Donostiako Antzoki Zaharrean HEROIAK antzezlana ikusgai

2016-01-29

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Urtarrilaren 30ean 20:00etan eta 31n  19:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean Txalok aurkeztuko duen HEROIAK antzezlana, 2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

HAUSNARTU Lehiaketaren Sari Banaketa urtarrilaren 29an San Telmon

2016-01-27

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren Sari banaketa ekitaldia eta mintegia
San Telmo Museoa, Donostia
2016ko urtarrilaren 29a

Gehiago irakurri

Europako hizkuntzak biziberritzeko kasu eredugarriak bilduko ditu Hitzargiak proiektuak

2016-01-13

Euskararen aldeko eragile garrantzitsuenek bat egin dute, Europako hizkuntzen aldeko sare nagusiekin batera, Hitzargiak proiektu europar eta europazalean. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak martxan jarritako ekimen honek, Europan hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak identifikatu eta Europako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera emango die.

Gehiago irakurri

Gabonetako opariak egiteko ideiak

2015-12-22

Donostiako Udalak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, ...

Gehiago irakurri

110 gazte euskarari buruz hitz egin eta hizkuntzarekin jolasteko bilduko dira Tabakaleran

2015-12-16

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko bost ikastetxetako 16 urtetik 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu, abenduaren 17an, Tabakaleran Eko Lingua izeneko karta-jokoaren bidez euskarari buruz hitz egiteko. Helburua gazteak hizkuntzaren inguruko gogoeta egitea eta eragitea da, argumentu berriak eta kontzeptu berriak mahai gainean jarriz.

Gehiago irakurri

Bagera Elkarteak "Memelariak sarean" lehiaketa antolatu du

2015-12-11

Bagera Elkarteak "Memelariak" lehiaketa jarri du martxan. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu sareetan #memelariak traolarekin eta hiru meme onenak sarituko dituzte.

Gehiago irakurri

OLATU TALKA 2016! Proposamenak aurkezteko epea ireki da

2015-12-09

Artista, kolektibo, elkarte eta hiritarrek maiatzaren 20, 21 eta 22an izango den zazpigarren Olatu Talka Jaialdirako jarduerak proposatzeko aukera izango dute 2016ko urtarrilaren 26ra arte. Proposamenak www.olatutalka.eu webgunearen bidez aurkez daitezke.

Beste behin, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatuko dute jaialdia, azken honek 2017tik aurrera ardura osoa beregain hartu bitartean.

Gehiago irakurri