Albisteak

Soziolinguistika saioa azaroaren 10ean San Telmo Museoan

2015-11-09

Azaroaren 10ean, asteartea, 19:00etan San Telmo Museoan izango da azaroko Soziolinguistika Solasaldia eta oraingoan jorratuko den gaia “Herritar eleanitzez osatutako Euskal Herria euskalduna” izango da.

Gehiago irakurri

“NIK HEMEN ERE EUSKARAZ” lehiaketa antolatu da euskararen erabilera sustatzeko hiriko establezimenduetan

2015-11-05

Donostiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu, merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskara erabiltzera.

Horretarako, beste hainbat ekimenen artean, “Nik hemen ere euskaraz” kanpaina/lehiaketa abian jarri du azaroaren 14ra arte. Bertan, hiriko 286 establezimenduk parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Irakurketa Kluba Koldo Mitxelenea Kulturunean

2015-11-03

Gaumin Argitaletxeak antolatuta eta Bagera Elkarteak lagunduta Irakurketa Kluba abiatuko da Koldo Mitxelenan azaroaren 12an hasita, ostegunero, sei astez, Gabonak arte, irakurketa errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Gehiago irakurri

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? #IEB15

2015-10-29

Izenburu horrekin aurkeztu dute Informatikari Euskaldunen X. Bilkura UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak. Azaroaren 12an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkartegian. Hamargarren edizioko gai nagusia robotika izango da, eta horrez gain, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

Gehiago irakurri

2014-2015 ikasturteko diru laguntzak. Behin-behineko zerrenda, udako ikastaroak

2015-10-27

2014-2015 ikasturtean uda ikastaroetan euskara ikasten ari eta Donostiako Euskara Zerbitzuan diru laguntza eskatu dutenen artean diru laguntza banaketarako behin-behineko zerrenda argitaratu da. Erreklamazioak aurkezteko epea azaroaren 6an amaituko da.

Gehiago irakurri

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea

2015-10-23

Aurten ere euskarazko film ugari ikusi ahal izango dira Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astean.

Victoria Eugenia Antzokian emango diren film gehienak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskaraz azpidatziak.

Gehiago irakurri

Bertsolaritza Ikastaroa

2015-10-20

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozaleen Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin, azaroaren 2tik ekainaren 6ra, astelehenetan, 19:00-20:30 ordutegian.

Gehiago irakurri

2014-2015 ikasturteko diru laguntzak. Akats zuzenketa, udako ikastaroak

2015-10-19

2014-2015 ikasturtean uda ikastaroetan euskara ikasten ari eta Donostiako Euskara Zerbitzuan diru laguntza eskatu dutenek, aurkeztutako dokumentazioa osatzeko edo akatasak zuzentzeko epea irekita dute urriaren 23 arte.

Gehiago irakurri

Mintzodromoak San Telmon urriaren 20an

2015-10-16
San Telmo museoak, berriz ere, bere ateak zabalduko dizkio Mintzodromoari urriaren 20an. Bi saio egongo dira, 10:00etan eta 11:00etan. Jarduera hau BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako euskaltegien arteko elkarlanaren emaitza da.

Gehiago irakurri

Urriaren 16 eta 17an Donostiako Antzoki Zaharrean ZERGATIK, JAMIL? antzezlana

2015-10-13

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Urriaren 16 eta 17an, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean Tartean teatroak aurkeztuko duen ZERGATIK, JAMIL? antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri