Albisteak

Donostiako emakumeen etxean euskarazko ikastaro eta tailerrak 2015-16 ikasturtean

2015-09-29

Donostiako emakumeen etxeak 2015eko urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.

Gehiago irakurri

“Garajetarrak” ekimenak Amara Berriko garaje eta lokaletako musika taldeak kalera aterako ditu

2015-09-22

Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak eta Amara Berriko Euskara Batzordeak kontzertuak antolatu dituzte bertako euskarazko musika taldeekin. Garajetarrak du izena ekimenak eta irailaren 26an, 18:00etan hasiko dira emanaldiak Usandizaga Instituto aurrean.

Gehiago irakurri

VI. bertso derbia egingo da irailaren 27an, 12:30ean Antzoki Zaharrean

2015-09-21

Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren seigarren edizioa antolatu du Athletic Club Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren laguntzarekin, Eragin buruari!lelopean.

Irailaren 27an, igandean, Anoetan jokatuko dute Realak eta Athleticek ligako partida. Aurretik, ordea, eguerdiko 12:30ean,Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da.

Gehiago irakurri

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren gala irailaren 19an izango da

2015-09-17

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioaren gala irailaren 19an ospatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitan. Donostiako Kutxa Andia aretoan egingo den ekitaldian lehiaketara aurkeztu diren labur onenak ikusteko aukera egongo da. Epaimahaiak saritutako lanak zeintzuk izango diren ere bertan ezagutuko da. Aurten, Zinea.eus izango da omendua.

Gehiago irakurri

Donostiako 63. Zinemaldian filmak euskaraz

2015-09-16

63. Donostiako Zinemaldia, irailaren 18tik 26ra izango dugu Donostian, eta bertako emanaldietan euskarazko filmak ikusi ahal izango ditugu. Euskaraz sortutako bi film Pikadero eta Amama; euskaraz gain beste hizkuntza batzuk dituzten filmak 5 izango dira, eta beste 22 emanaldi egongo dira euskarazko azpidatziekin. Haurrentzako zinema saioak ere egongo dira, eta denak euskaraz izango dira.

Gehiago irakurri

Euskaldunízate. Donostiako Euskara Zerbitzuak laguntzak ematen ditu euskara ikasteko

2015-09-09

Donostiako euskaltegiek matrikulazio kanpaina zabaldu dute 2015-2016 ikasturterako eta euskara ikasi nahi dutenek irail osoa dute euskaltegi batean izena emateko.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu euskara ikasteko eta irailaren 14tik azaroaren 6ra eskatu ahal izango dira laguntza hauek, bulegoan edo Internet bidez.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte urritik aurrera

2015-09-09

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2015-2016 ikasturtean. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hirugarren urtez jarraian, ikastaro hauek antolatu ahal izateko diru laguntzak emango dizkie euskaltegi homologatuei, 38.000 euro hain zuzen ere.

Matrikulatzeko epea luzatu da irailaren 18 arte, eta edozein euskaltegi homologatuan eman daiteke izena.

Gehiago irakurri

Euskararen Kontseilu Sektoriala berritzeko prozesua hasi da

2015-09-08

Udalak zazpi kontseilu sektorial berritzeko prozesua martxan jarri du, tartean, Euskararen Kontseilu Sektoriala. Lehenik eta behin, aurreko euskararen kontseilua desegin zuen eta horren ostean, kontseilu berria eratzeko urratsak ematen hasi da.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, irailaren 25era arte izena eman daiteke.

Gehiago irakurri

Irailaren 10etik 13ra Donostiako Antzoki Zaharrean KREDITUA antzezlana

2015-09-07

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Irailaren 10etik 13ra, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu den KREDITUA antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak Izena emateko epea zabalik

2015-08-24

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskarazko ikastaroen eskaintza berezia egiten du, ikastaro hauen helburua da bezeroak artatzeko hizkuntza gaitasuna lortzea.

2015eko urrian hasiko diren ikastaroetarako izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 24tik irailaren 4ra (biak barne)

Gehiago irakurri