Albisteak

Festan Blai! gaua abuztuaren 14an Kursaaleko Urumea Terrazan

2015-08-12

Gu Ta Gutarrak saioko Txurru, Leire, Eneko, Naomi eta Leku egon dira gure artean Victoria Eugenian,  abuztuaren 14an, ostiralean, Kursaaleko Terrazan egongo den Festan Blai! gaua aurketzen.

Txurruk gazteak animatu ditu festara, beraeikein batera DJ Tirapu egongo dela eta animazioa eta festa giroa ziurtatuta daudela.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 13tik 15era Antzoki Zaharrean "Datorren urtean hobeto" antzezlana

2015-08-06

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Abuztuaren 13tik 15era, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean  Txalok aurkezten duen Datorren urtean hobeto antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n

2015-08-03

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan euskaraz ere ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Hizkuntza erabilera Donostiako Aste Nagusian

2015-08-03

Datorren astean hasiko da, Donostiako Aste Nagusia (abuztuaren 8tik 15era) eta Donostiako beste jaialdietan bezala euskararen erabilera aztertu nahi du Bagera Elkarteak, eta horretarako herritarren laguntza eskatzen du. Ehunka dira Aste Nagusian antolatzen diren jarduerak eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko ezinbestekoa da jendearen parte hartzea. Hona hemen aurtengo egitaraua.

Gehiago irakurri

Donostia 2016k, Etxeparek eta EIZIEk euskal literatura hedatzeko nazioarteko itzultzaileak aukeratu dituzte

2015-07-21

Lituania, Bulgaria, Eslovenia, Polonia, Errusia eta Txekiar Errepublikatik iritsitako itzultzaileek euskara ikasteko ikastaro trinkoa egingo dute barnetegi batean. Egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek euskal literaturako lan bat haien ama hizkuntzara itzuliko dute.

Gehiago irakurri

Antzoki Zaharrak #jazzaldia50 dokumentala emango du asteartean, utzailaren 21ean.

2015-07-21

Heineken Jazzaldiko 50 urteak errepasatzen dituen #jazzaldia50 dokumentala emango da Antzoki Zaharrean asteartean, hilak 21, 21:30ean.

Gehiago irakurri

Hizkuntza erabilera Heineken Jazzaldian

2015-07-13

Heineken Jazzaldiko edozein jardueretara joateko asmoa baduzu, eta euskararen erabileraren neurketa egiten lagundu nahi baduzu, BAGERA Elkarteak zure esku jartzen ditu fitxa eta hau beteetzeko jarraibideak.

Gehiago irakurri

890 haur ibiliko dira uztailean zehar “Oporretan Euskaraz” udalekuetan

2015-07-02

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean antolatzen duen “Oporretan “Euskaraz” udalekuetan 890 haur ari dira parte hartzen 78 taldetan banatuta.   Udaleku hauek haurrek aisialdian euskara erabiltzeko ohitura lantzea dute helburu. Haurrek euskaraz disfrutatzen dute, hizkuntza kalean eta egunero erabiltzeko baliagarria dela konturatzen dira eta gainera mezu hori gizarteratzeko ekimen erakargarri batean parte hartzen dute.

Gehiago irakurri

2015eko Udan Antzerkia euskaraz

2015-06-23

Donostia Kulturako udako antzerki programazioa aurkeztu da eta euskarazko emanaldi ugari daude. Hain zuzen ere, euskarazko 6 ikuskizun eta 23 emanaldi izango dira guztira, uztaila eta iraila bitartean, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko agertokietan.

Gehiago irakurri

Udako Mintzalagunen izen ematea zabalik

2015-06-17

UZTAILA eta ABUZTUAN Donostian geratzeko asmorik? Animatu eta parte hartu Mintzalagun egitasmoan. Ikasturtea amaitu eta mintzapraktika egiten jarraitzeko gogoa duten mintzalagunei zein euskaraz mintzatu nahi den orori irekita dago.

Gehiago irakurri