Albisteak

IV. Izarrak Plazara lehiaketaren finala larunbatean, ekainaren 13an, izango da Intxaurrondo Kultur etxean

2015-06-12

Sei talde sailkatu dira datorren larunbatean, ekainaren 13an,  17:00tan, egingo den IV. Izarrak Plazara lehiaketaren finalean parte hartzeko. Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak antolaturiko lehiaketan, 6-18 urte bitarteko haur eta gazteek taldean edo bakarka, euren abileziak erakusten dituzte jendaurrean: pailazo lanak, bakarrizketak, musika, dantza, magia, eta abar egin ohi dute.

Gehiago irakurri

Ekainaren 13 eta 14an JOKOZ KANPO antzezlana Lugaritz Kultur Etxean

2015-06-09

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Ekainaren 13an 20:00etan eta 14an 19:30ean, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean Borobil Teatroak aurkezten duen Jokoz Kanpo antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Ekainaren 9an Soziolinguistika Solasaldia

2015-06-05

Ekainaren 9an, 19:00etatik 21:00etara San Telmo Museoan Soziolinguistika solasaldia izango da. Udako etenaldiaren aurreko azken saioa, alegia.

Oraingoan euskarare arnasguneak izango ditugu hizpide eta gidaria Joxe Manuel Odriozola izango da.

Gehiago irakurri

17 taldek eta 102 gaztetxok izena eman dute Izarrak Plazara lehiaketan

2015-06-04

Maiatzaren 29an amaitu zen Izarrak Plazara lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea, eta guztira 17 taldek eta 102 haur eta gaztek egin dute. Horien artean, musika taldeak, magia ikuskizunak, dantza eta kantua uztartuko duten taldeak ditugu; Donostiakoak ez ezik,  Hondarribia edo Pasaiakoak ere bai.

Gaur, ekainaren 4an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira sailkapen frogak.

Gehiago irakurri

26. Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketak aurtengo irabazleak sarituko ditu

2015-05-27

26. Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sari-emate ekitaldia maiatzaren 30ean izango da, eguerdiko 12etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan irabazleei eta haien lanei protagonismo berezia emango zaie musika, bertso eta sorpresez beteriko ekitaldi goxoan. Ekitaldia irekia izango den arren, Udalbatza aretoan leku mugatua dagoenez, komeni da Euskara Zerbitzura deitzea aldez aurretik lekua hartzeko.

Gehiago irakurri

Amarapedia eraikiz auzolanean wikipedian

2015-05-27

Amara eta amaratarrak izango dira protagonistak maiatzaren 30ean, 11:00etatik 20:00etara Mentxu Gal lorategietan egingo den Amarapedian. Amarari berezko lekua egin nahi zaio Wikipedia entziklopedian eta horretarako sortu da Amarapedia izeneko atala. Bertan, edonork, artikuluak idatzi, osatu, itzuli, argazkiak atera, eraikinak mapan kokatu eta abar egiteko aukera izango du. Parte hartzeko modu desberdinak izango dira beraz, ezagutza eta zaletasunen arabera, ekintza batean edo bestean parte hartu ahal izango baita.

Gehiago irakurri

Mintzodromoa San Telmon maiatzaren 26an

2015-05-25

Maiatzaren 26an Mintzodromoa antolatu dugu San Telmo Museoan.

Goizez bi txanda izango dira 10:00etan eta 11:00etan eta maiatzaren 18an Museoen nazioarteko eguna izan dela eta gaia hori hartuko da aitzakitzat euskaraz aritzeko.

Etorri nahi baduzu bidali mezua mintzalaguna@bagera.eus edo deitu 943005074 telefono zenbakira.

Gehiago irakurri

Donostiako hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur udalak

2015-05-22

Donostiako Udalak euskararen normalizazioaren bidean beste pauso bat eman du. Tokiko Gobernu Batzordeak hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur: Euskara Batzordeak osatuta dauden hamar auzoetan urteko plan integralak aurrera eramateko 25.000 euro banatuko dira. Hiriko hamar auzoek euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat prestatu dute, bakoitzak bere errealitatera egokitutako helburu zehatzak finkatuz eta urtez urteko ekintza plana garatuz. Hauek dira plan integrala duten auzoak: Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Altza, Parte Zaharra, Bidebieta, Añorga, Martutene, Aiete eta Igeldo.

Gehiago irakurri

Izarrak plazara lehiaketa martxan

2015-05-14

IZARRAK PLAZARA abilezia lehiaketa eta tailerra.

Izarrak Plaza leihaketan 18 urte bitarteko gazteek sormen artistikoaren edozein diziplinatan, taldean edo bakarka, euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Eta sari ederrak jasotzeko aukera.

Izena emateko epea: maiatzaren 11tik 29ra.

Gehiago irakurri

Donostiako XXIV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian euskarazko emanaldiak

2015-05-10

Urtero legez, Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 24. edizioa bat jarri du martxan maiatzaren 24a bitartean.

Gehiago irakurri