Albisteak

Amarapedia eraikiz auzolanean wikipedian

2015-05-27

Amara eta amaratarrak izango dira protagonistak maiatzaren 30ean, 11:00etatik 20:00etara Mentxu Gal lorategietan egingo den Amarapedian. Amarari berezko lekua egin nahi zaio Wikipedia entziklopedian eta horretarako sortu da Amarapedia izeneko atala. Bertan, edonork, artikuluak idatzi, osatu, itzuli, argazkiak atera, eraikinak mapan kokatu eta abar egiteko aukera izango du. Parte hartzeko modu desberdinak izango dira beraz, ezagutza eta zaletasunen arabera, ekintza batean edo bestean parte hartu ahal izango baita.

Gehiago irakurri

Mintzodromoa San Telmon maiatzaren 26an

2015-05-25

Maiatzaren 26an Mintzodromoa antolatu dugu San Telmo Museoan.

Goizez bi txanda izango dira 10:00etan eta 11:00etan eta maiatzaren 18an Museoen nazioarteko eguna izan dela eta gaia hori hartuko da aitzakitzat euskaraz aritzeko.

Etorri nahi baduzu bidali mezua mintzalaguna@bagera.eus edo deitu 943005074 telefono zenbakira.

Gehiago irakurri

Donostiako hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur udalak

2015-05-22

Donostiako Udalak euskararen normalizazioaren bidean beste pauso bat eman du. Tokiko Gobernu Batzordeak hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur: Euskara Batzordeak osatuta dauden hamar auzoetan urteko plan integralak aurrera eramateko 25.000 euro banatuko dira. Hiriko hamar auzoek euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat prestatu dute, bakoitzak bere errealitatera egokitutako helburu zehatzak finkatuz eta urtez urteko ekintza plana garatuz. Hauek dira plan integrala duten auzoak: Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Altza, Parte Zaharra, Bidebieta, Añorga, Martutene, Aiete eta Igeldo.

Gehiago irakurri

Izarrak plazara lehiaketa martxan

2015-05-14

IZARRAK PLAZARA abilezia lehiaketa eta tailerra.

Izarrak Plaza leihaketan 18 urte bitarteko gazteek sormen artistikoaren edozein diziplinatan, taldean edo bakarka, euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Eta sari ederrak jasotzeko aukera.

Izena emateko epea: maiatzaren 11tik 29ra.

Gehiago irakurri

Donostiako XXIV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian euskarazko emanaldiak

2015-05-10

Urtero legez, Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 24. edizioa bat jarri du martxan maiatzaren 24a bitartean.

Gehiago irakurri

Mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa

2015-04-30

Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du San Telmo Museoan maiatzaren 13 eta 20an, 19:00etatik 21:00etara. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre izango da. Izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Medicus Mundiren Bertso-paper Lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaitzen da

2015-04-29

BERTSO PAPER LEHIAKETA DONOSTIAN

Gaia: Indarkeria Matxista

Doinua eta neurria libreak izango dira

Lanak aurkezteko epea: 2015eko maiatzaren 15a

Gehiago irakurri

VI Esperientzixak: Euskal antzerkiaren memoria historikoa

2015-04-27

EHAZEk antolatutako hitzaldia eta mahai-ingurua:
VI Esperientzixak: Euskal antzerkiaren memoria historikoa

Apirilaren 30ean, 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean

Euskal antzerkiak memoriarik al du? Nola jasotzen ari da Euskal Herria bere antzerkiaren ondarea? Ezagutzen dugu gure antzerkiaren historia? Zer dakigu guk iraganaz? Zer jakingo du etorkizunak gutaz?

Gehiago irakurri

Euskararen erabilera indartzea helburu duen Plan Orokor berria onartu da ostiralean

2015-04-22

Ostiral honetan, apirilaren 24an, onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Euskararen Plan Orokor berria 2015-2019 epealdirako.

Planak hiriko euskara normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko Udalaren hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu,  euskararen bilakaeraren indarguneak baliatuz eta ahuleziak zuzenduz.

Gehiago irakurri

Nazioarteko itzultzaileak euskal literatura urrunago iristeko

2015-04-17

Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak Itzultzaile berriak proiektua jarri dute martxan. Ekimen honen bidez, nazioarteko hainbat literatur itzultzaileri euskara irakatsiko zaie euskal literatura Europan sustatzeko helburuarekin.

Horretarako, apirilak 15ean ireki den deialdi publikoaren bidez, guztira nazioarteko zortzi literatur itzultzaile hautatuko dira euskara ikas dezaten. Horietako lauk, euskaraz ezer ere ez dakitenak, Euskal Herrian egonaldi bat egingo dute sei hilabetez eta, gainontzeko lauak, euskararen ezagutza-maila baxu edo ertaindunak, hilabetez egongo dira Euskal Herrian, euren maila hobetze aldera.

Gehiago irakurri