Albisteak

Hitz Machine hobetzen lagundu nahi duzu?

2017-03-10

Hitz machine hobetzen interesa izan dezakeen edozeinek, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonork lagundu dezake hobekuntza honetan: hizkuntzalariak, injeniariak, diseinatzaileak, informatikariak, saltseroak, … Lan saioak asteazkenero 18:00etatik 20:00etara egingo dira, Tabakalerako Hirikilabs laborategian, martxoaren 22tik aurrera. Saioak euskaraz izango dira.

Parte hartu nahi dutenek eta informazio gehiago jaso nahi dutenek Bagera elkartera jo behar dute, bagera@bagera.eus helbidera idatzita edo 943 005074 telefono zenbakira deituta martxoaren 17a baino lehen

Gehiago irakurri

IX. Bertso Derbia

2017-03-06

Anoetan Realak eta Atheticek datorren igandean, martxoak 12, jokatuko duten derbia dela eta, bi taldeen arteko bertso derbia izango da Antzoki Zaharrean oraingo honetan ere.
Elkarri hitza pasaz kantuan ariko dira sei bertsolari. Realaren taldean, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus eta Athletic-en izenean, Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia. Mikel Labaka Realeko jokalari ohia eta gaur egun Eusebio Sacristanen lan-talde teknikoko partaidea izango da ekitaldiaren aurkezlea eta gai-jartzailea.

Gehiago irakurri

Francoren bilobari gutuna antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria

2017-03-02

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren, Artedrama, Dejabu panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean aurkeztutako "Francoren Bilobari Gutuna"  lan irabazlea eskainiko da.

Gehiago irakurri

Inauterietan Festan Blai!

2017-02-23

Inauterietan, otsailaren 25ean, larunbatean, 20:00 - 23:00 ordutegian, Festan Blai! gunea antolatu dugu Bretxan (Baserritarrentzako aterpean). Bertan egongo da TXURRU giroa animatzen, erronkak proposatzen eta opariak banatzen, argazkiak ateratzeko fotomatoia egongo da eta hori guztia musikaz gozatuko du DJ batek.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza eskaerak egiteko epea martxoaren 1ean amaituko da

2017-02-08

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 31n onartu ditu 2017ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 1eko GAO-n argitaratu da deialdia.  Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik martxoaren 1era izango da.

Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2017an Euskara Zerbitzuak 47.025,35 € banatuko ditu.

Gehiago irakurri

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 26. jaialdia otsailaren 2tik 19ra

2017-01-30

Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Sailaren bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita seigarrena dugu oraingoan, eta otsailaren 2tik 19ra bitartean izango da. Aurtengo jaialdian, aipatzekoa da otsailaren 18an egingo den amaierako festa. Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen du programa. Helburua da hiriaren antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Gehiago irakurri

Whatsapp, denon artean euskaratzeko aukera

2017-01-30

Whatsapp aplikazioa ez dago euskaraz eta erabiltzaileok ezin dugu euskaraz erabili. Baina hori, denon artean konpontzeko bidean jar dezakegu  iparra.eus atariak aurreratu duenez.

Gehiago irakurri

Donostiako Audiogiden aurkezpena, otsailaren 12an

2017-01-27

Otsailaren 12an, igandean, 11:30ean Tabakalerako sarrera nagusitik “Donostiako Audiogidak”  aurkezteko ibilbide gidatua antolatu du Bagera Elkarteak.

Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragiteko asmoz, 2016an zehar Bagera Elkartea 2016 fundazioarekin elkarlanean, Euskarriak proiektuan murgilduta egon da. Hainbat euskarri diseinatu genituen parte hartze prozesu baten bidez, horien artean “Donostiako Audiogidak” proiektua.

Gehiago irakurri

IX. Hausnartu Sariak San Telmo Museoan otsailaren 3an

2017-01-24

IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA ekitaldia, otsailaren 3an izango da, 10.00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Sari-banaketa ekitaldian saria jasoko duten ikertzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte. Ekitaldiaren lehen partean TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena  egingo da. Izena eman otsailaren 1a baino lehen.

Gehiago irakurri

Elkar 9. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

2017-01-16

Martxan da 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutakoa. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu, Komiki edo bineta sortu. Lan guztiak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gehiago irakurri