Albisteak

Helduentzako bertso-eskola Bagera Elkartean

2016-10-06

Bagerak helduentzat bertso-eskola bat antolatu du bere egoitzan. Ikastaroa azaroaren 7tik maiatzaren 9ra izango da. Astelehenetan, 18:30 - 19:30 ordutegian. Barruak denok dugun bertsolari txiki (edo handi) horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera emango digu ikastaro honek.

Gehiago irakurri

Mintzalagunen izen ematea urriaren 1etik aurrera

2016-09-30

Bigarren ikasturtez, Mintzalaguna egitasmoa sustatu eta indartzeko urratsak emango dira 2016-2017 ikasturtean Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker. Gauzak horrela, mintzapraktika behar dutenek 25 euro ordaindu beharko dute, lehen baino 50 euro gutxiago. Ordaindu beharrekoa nabarmen merkatu denez, egitasmoan mintzalagun gehiagok parte hartu zuen aurreko ikasturtean ikasleen kopurua bikoiztuz, guztira 350 parte hartzaile izan zituen 2015/2016 ikasturtean.

Gehiago irakurri

Enpresek eta elkarteek bide publikoan hizkuntza ofizialen erabilera egokia egin dezaten esku orria argitaratu da

2016-09-29

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak esku orri bat argitaratu du jendaurreko euskarri eta jardueretan, ahoz nahiz idatziz, Udalak onartutako hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak modu egokian gauzatzen laguntzeko. Esku orri horretan, edozein enpresak edo erakundek kalean antolatzen dituen jarduera eta zerbitzuetan hizkuntzak nola erabili behar diren ikusteko ereduak eta benetako adibideak jasotzen dira.

Gehiago irakurri

Donostiako emakumeen etxean euskarazko ikastaro eta tailerrak 2016-17 ikasturtean

2016-09-27

Donostiako emakumeen etxeak 2016ko urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.

Gehiago irakurri

IDATZIZESAN tailerra Intxaurrondon

2016-09-22

Plazara Goaz  Euskara Batzordeak, Bagera Elkartearekin batera, Felipe Juaristi Galdos idazleak gidatutako 50 orduko aurrez aurreko tailerra antolatu du urriaren 19tik maiatzaren 15era.

Gehiago irakurri

Donostiako 64. Zinemaldian filmak euskaraz

2016-09-16

64. Donostiako Zinemaldia, irailaren 16tik 24ra izango dugu Donostian, eta bertako emanaldietan euskarazko filmak ikusi ahal izango ditugu. Euskaraz sortutako hiru film Sipo Phatasma, Mara Mara eta Igelak; euskaraz gain beste hizkuntza batzuk dituzten filmak 20 izango dira, eta beste 44 emanaldi egongo dira euskarazko azpidatziekin. Haurrentzako zinema saioak ere egongo dira, eta denak euskaraz izango dira.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak: izen emate epea luzatuta irailaren 21era arte

2016-09-13

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea luzatu egin da irailaren 21era arte.

Gehiago irakurri

Bageraren memelarien II. lehiaketa martxan

2016-09-13

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak #memelariak 2. lehiaketa jarri du abian irailaren 12tik 19ra. Helburua: umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu sareetan #memelariak traolarekin eta hiru meme onenak sarituko dituzte.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak eta Euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean

2016-09-06

Donostiako Udalak irailean euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, #euskaldunízate kanpaina jarri du martxan.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak

2016-08-31

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago irailaren 14ra arte.

Gehiago irakurri