Albisteak

Poltsiko sorkuntzak baditu irabazleak

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ttak teatroa eta Kamimaz kolektiboa taldearen Matriuska antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Elur Sorkuntza Etxea taldearen Esnatu naiz lanari egokitu zaio.

Matriuska

Proiektuaren Zuzendaritza, Iraia Eliaseren eskutik dator. Era berea, Iraia Eliasek eta Amancay Gaztañagak antzezlanean parte hartuko dute bi aktoreak dira. Obraren gaia hau da: Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien eskuetan dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria
eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.

 

Esnatu naiz

Obra honetan Andoni Mutiloa pertsonaia nagusitzat dugu. Aktorea, gidoilaria eta zuzendaria da. Proiektu honen sinopsia hauxe da: Pellok Londreseko Happy end Clubea egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera... Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz?

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izango du. 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 29. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete.

Itzuli