Albisteak

"Easy Guide To Euskera", bisitariei euskara ezagutzera emateko kanpaina, aurkeztu da

Donostiak euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.

Easy Guide To Euskara bideoaren helburua bisitariei euskara modu atseginean ezagutaraztea da; Euskara gure hizkuntza dela jakin dezaten eta, bide batez, euskararen inguruko zerbait ikastea edo Donostian dauden egunetan euskaraz hitz egiten ahalegintzea.

Bideoa osatzeko, euskararen jakinmina piztea helburu duen blogeko posta ere sortu da. Bisitariei euskararen berri ematen die eta euskarazko hitz gehiago ezagutzeko aukera ere.

Post-a, batez ere, bisitariari zuzenduta dago, lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, Donostia Turismoa & Convention Bureauren webgunean ikus daiteke.

 

Itzuli